Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Babes ofizialeko etxebizitzen Basauriko 136 (B-60) sustapeneko pisu-pilotoa bisitatu.

2012.eko apirilak 23

Etxebizitzako sailburuorde Mª Paz Larrumbidek BOEn Basauriko 136 (B-60) sustapeneko pisu-pilotoa bisitatu du.

96 babes ofizialeko etxebizitza eta 40 etxebizitza sozial garaje eta trastelekuarekin

Merkaturaketa egoera:

Eraikuntzan

Sustapen mota:

BOE

Ezaugarriak:

BOE: 2 logelako 28 etxebizitza, 4 mugikortasun murritzua duten pertsonentzat egokituak

3 logelako 68 etxebizitza

ES: 2 logelako 34 etxebizitza (2 egokitutako etxebizitza)  3 logelako 6 etxebizitza

Aurreikusitako entrega-eguna:

2013ko Azaroa

Salmenta-araubidea:

Azalerako eskubidean

Azalera erabilgarria:

59,68 m2 erabilgarritik 90 m2 erabilgarrira (gutxi gorabehera). Mugikortasun urriko pertsonentzako etxebizitzak: 83,05m2 erabilgarri (gutxi gorabehera).

Fatxadak eta isolamenduak:
Kanpoko fatxada bistako adreilua eta aurrefabrikatutako hormigoia. Poliuretano jaurtiaz egindako fatxada isolamendua.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:

Aluminiozko kanpo-arotzeria, gris kolorean anonizatua eta zubi termikoaren hausturarekin.  Beira bikoitzeko kristalak. Monoblok pertsianak gris kolorean lakatu anodizatuko aluminiozko xaflekin gela guztietan.

Barruko arotz-lanak:

Segurtasuneko sarrera-atea. Etxebizitzaren barne-arotzeria egur naturaleko gainxaflatua. Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:

Etxebizitzaren zorua haritz parkelita. Sukaldeko zorua gres-baldosekin. Etxebizitzaren hormek pintura plastiko leuna dute. Sukaldeko eta bainugelako hormak zeramika-baldosekin estalita. Etxebizitzaren barne-tabikeak igeltsuzko xaflez estalitako metalezko egituraren gainean (sukalde eta bainugelen artean eta gainerako etxebizitzaren artean, hezetasunaren aurkako igeltsuzko xaflak).

Sukaldea:

Altzari altu eta baxuekin eta A klaseko etxetresna elektrikoekin (garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikako plaka eta labea) hornitutako sukaldea.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:

Gas naturaleko galdara zentralizatua du, kontsumo indibidualizatuko kontrolarekin.  Ur bero sanitarioa aurrez berotzeko eguzki-plaken sistema, eraikinaren estalkian kokatua. Altzairu-xaflazko erradiadoreak.

Tresna sanitarioak:

Portzelana beiraztatuzko ontziak bainugeletan; altzairuzko xafla esmalteztatua duten bainuontzi eta dutxa-platerak. Palanka-txorrota

Igogailua:

Igogailua garajeraino. Minusbaliatuentzako egokitua. 8 lagunentzako edukiera.

Informazio gehiago:

Bideo-atezaina gurpil-aulkitik erabili ahal izateko

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)