Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Berdelaren kanpaina: Estatuko kuotaren % 73 arrantzatu da dagoeneko; antxoarenean, % 30

2025-05-02
  • Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak “txartzat” jo du berdelaren kanpaina, eta “positiboagotzat antxoaren harrapaketen batez besteko prezioa”
  • Asteburu honetan XIII. Antxua Eguna izango da Getarian, eta bertan izango dira Ixone Soroa,  Emeterio Urresti, Miren Garmendia, Leandro Azkue eta Haritz Alberdi.

Getaria, 2025 05 02

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak adierazi duenez, berdelaren kanpainan, Estatuko 25.006.750 kiloko kuotatik 18.255.963 kilo harrapatu dira apirilaren amaierarako, kuotaren % 73 inguru, alegia. Antxoaren kasuan, Estatuko 28.610.515 kiloko kuotatik 8.565.011 kilo harrapatu dira apirilaren 30era arte Estatu mailan, hau da, Estatuko kuotaren % 30 inguru kontsumitu da. Euskadiri dagokionez, kosteraren erdian, Euskadiko lonjetan 3.073.611 kilo lehorreratu dira.  

Leandro Azkuek XIII. Antxua Eguna dela-eta, asteburu honetan Getarian egingo diren ekitaldien aurkezpenean parte hartu du, eta bertan izan dira Ixone Soroa Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Emeterio Urresti Getariako Elkano Arrantzale Kofradiaren presidentea, Miren Garmendia, eta Haritz Alberdi Getariako alkatea ere.

Berdelaren kasuan, Estatu mailako harrapaketa guztietatik 9.230.000 kilo lehorreratu dira Euskadiko lonjetan, eta kiloko 2,10 euroko batez besteko prezioan atera dira enkantean. “Iaz lehorreratu ziren kopuruekin alderatuta (9.206.000 kilo) eta batez beste kiloko 1,34 euroan saldu zirela kontuan hartuta, ikusten da gure lonjetako lehorreratzeak mantendu egin direla, eta Estatu osoko harrapaketen % 50 inguru izan dira”.

Euskal flotaren harrapaketei dagokienez, gogoratu behar da Estatu mailako berdelaren kuota flota-segmentu desberdinen artean banatuta dagoela –arrastea, inguraketa eta aparailu txikiko edo amuko arrantza–, eta arrantza-segmentu bakoitzaren barruaren ere, flota-segmentu batzuek, hala nola arrasteak eta inguraketak, kuota ontziko banatuta dutela, amudun aparailu txikien segmentuan ez bezala, kasu horretan kuota probintziakoa baita”, zehaztu du Azkuek.  

Euskadiko ontziei esleitutako kuoten batura 7.539.258 kilokoa da, eta horietatik 492.798 kilo basea Ondarroan duen arrasteko flotari dagozkio, 3.227.640 kilo inguraketa-flotari eta 3.818.820 kilo Bizkaiko eta Gipuzkoako amudun aparailu txikien flotari.

Leandro Azkuek azaldu duenez, “Euskadiko flotak aurten, 2025ean, guztira 5.739.365 kilo harrapatu ditu, eta 2024an, aldiz, 5.856.207 kilo. Orokorrean jaitsiera txiki bat ikusten dugu, baina flota-mota bakoitzaren araberako harrapaketak oso irregularrak izan dira”.  

“Alde batetik, arrasteko eta inguraketako segmentuen harrapaketak esanguratsuak izan dira, eta euren arrantza-aukerak agortu dituzte; baina amudun aparailu txikien flotaren, flotarik txikienaren kasuan, aurten 537.649 kilo harrapatu dituzte (arrantzatu dezaketenaren % 14), 2024an harrapatutako 1.134.464 kiloetatik oso urrun”, erantsi du Azkuek.

“Zenbaki globaletan, gure lonjetan lehorreratu diren berdelen kopurua ez da askorik aldatu iazkoarekin alderatuta”, nabarmendu du Arrantzako sailburuordeak.  “Horren arrazoi nagusia izan da berdela gure kostaldetik gertu agertu izana, eta horrek kanpoko ontziak gure salmenta-lonjetara erakarri ditu euren harrapaketak lehorreratzera. Balio-katea, handizkariak eta arrain-merkaturatzaileak, bai eta xehekariak eta arraindegi txikiak ere, iaz bezala hornitu ahal izan dira berdelez, baina erauzketa-sektorearen eta, zehazki, artisau-flotaren eta tamaina txikikoaren erauzketa-sektore ahulagoaren kasuan, egindako harrapaketak ez dira izan oso positiboak”, deitoratu du Azkuek.

Antxoa

Azkuek adierazi duenez, “antxoaren kasuan, Estatuko 28.610.515 kiloko kuotatik 8.565.011 kilo harrapatu dira apirilaren 30era arte Estatu mailan, hau da, Estatuko kuotaren % 30 inguru kontsumitu da. “Euskadiri dagokionez, kosteraren erdian gaude eta gure salmenta-lonjetan 3.073.611 kilo lehorreratu dira, 2024an Euskadin lehorreratu ziren 8.155.772 kiloetatik urrun. 2025eko batez besteko prezioa kiloko 2,27 eurokoa da, iazko batez besteko prezioa baino askoz ere handiagoa, iaz kiloko 1,51 ordaindu baitzen”.

“Estatuko kuota horretan, arrantza kudeatzeko eredu berrian oinarrituta, euskal flotari 8.055.521 kilo esleitu zaizkio. Euskadiko flotak aurten, 2025ean, 2.931.463 kilo antxoa harrapatu ditu, esleitutako kuotaren % 36 inguru, eta 2024an, apirilaren amaierarako, harrapatutako 2.894.286 kiloak baino zertxobait gehiago dira”, zehaztu du Leandro Azkuek.

Antxoaren kosteraren lehen zati honetan gure lonjetan lehorreratu diren harrapaketak Bizkaia eta Kantabria arteko mugan egin dira gehienbat, eta, horren ondorioz, kanpoko flotaren zati handi batek Kantabriako portuak aukeratu ditu harrapaketa horiek lehorreratzeko, gure salmenta-lonjen kaltetan, eta horregatik jaitsi da lehorreratutako kopurua”, adierazi du Azkuek.  

Hala ere, albiste positiboa da antxoa harrapaketen batez besteko prezioaren gorakada esanguratsua, 2 eurotik gorako batez besteko prezioarekin, eta horren arrazoia da harrapatutako antxoaren tamaina handiagoa dela, prezio handiagoa ordaintzeko gai den kontserba-industriak gehien estimatzen duena izanik, gehitu du sailburuordeak.  

Azkuek ikusi nahi du “zein den espeziearen portaera eta antxoaren arrantzaren garapena maiatzean zehar, kosteraren balantzea ekainaren erdialdean egiteko, tradizionalki data horretan ematen baitugu amaitutzat Kantauriko antxoaren udaberriko kostera”.

Miren Garmendia Opeguiko zuzendariak esan digunez, “Bat gatoz Eusko Jaurlaritzak berdel- eta antxoa-arrantzaren bi kanpainei buruz egiten duen balorazioarekin”.

Berdelaren egoera dela-eta bere kezka adierazi du, berdelak eragin handia baitu arrantza-toki horrek urteko diru-sarreren ehuneko handi bat suposatzen duen arte txikien flotan.  Bestalde, oso datu positiboa da antxoaren arrantzaren bilakaera eta garapena, Kantauriko flota osoaren eta Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren artean adostutako kudeaketa-eredu berriarekin. Horri esker, flota arrantza-tokia garatzen ari da, balio komertzial handiagoko antxoa bat harrapatzeko, eta, harrapaketa handiagoen gainetik, prezio handiagoa lortzeko.

Ekitaldiari amaiera emateko Getariako alkate Haritz Alberdik hartu du hitza, arrantzak Getariako herrian duen garrantzia azpimarratuz  eta euskal kostaldean ere ikus dezakeguna, bai eragin ekonomikoagatik eta baita gastronomikoagatik ere. Eta mahai gainean jarri du denon boladan dagoen zerbaiten kezka, eta baxurako arrantzaren belaunaldi-erreleboa den ahalegina eskatzen duena.

Ekitaldiak Getarian

Gaur arratsaldean Musika Eskolako trikitilarien saioa izango da, eta Gure Txeru dantza-taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. Ondoren, “EinGO” taldeak girotuko du frontoian egingo den antxoa dastaketa, eta antxoak parrilan eskainiko dira txakolinarekin, txotxeko sagardoarekin eta artisau garagardoarekin. Asteburu osoan hainbat kultura eta gastronomia ekitaldi egingo dira Getarian.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-05

    Comentario de X:
    🐟 A mitad de la costera, la flota vasca ha capturado 18.255.963 kilos de #verdel, el 73% de la cuota estatal establecida.

    En el caso de la #anchoa, las capturas de este año van por los 2.931.463 kilos, aproximadamente un 36% de la cuota asignada.

    🔗 https://t.co/ToRX62H3mR https://t.co/rYTLrkVBId

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-05

    Comentario de X:
    🐟 Kosteraren erdian, Euskadiko arrantza flotak 18.255.963 kilo #berdel harrapatu ditu, ezarritako estatuko kuotaren % 73.

    #Antxoa-ren kasuan, aurtengo harrapaketak 2.931.463 kilokoak dira, esleitutako kuotaren % 36 inguru.

    🔗 https://t.co/VyQ6WXjllM https://t.co/mXpYAzmDS9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Emeterio Urresti, Miren Garmendia, Haritz Alberdi