Berriak
Eu

Kontsumo arduratsuari buruzko 7. eskola-lehiaketa dela eta (Consumópolis7), Euskadiri dagokion fase autonomikoa ebatzi da

2012.eko apirilak 20

'Publizitatea: eroslea ala erosgaia zara?' izeneko kontsumo arduratsuari buruzko 7. eskola-lehiaketa (2011-2012 ikasturtea)

 

'Consumópolis7' logoa66 ikastetxek hartu dute parte Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua), Kontsumoko Institutu Nazionalarekin eta gainontzeko autonomia erkidegoekin batera antolatutako "PUBLIZITATEA: EROSLEA ALA EROSGAIA ZARA?" izeneko kontsumo arduratsuari buruzko 7. eskola-lehiaketaren fase autonomikoan. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei zuzendua dago.

Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek -irakasle eta ikasleen bitartez- kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da; horrela, ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatuko dira.

 

Lehiaketaren oinarriak kontuan hartuta, fase autonomikoaren emaitzak (Euskadin) honako hauek izan dira:


- Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko ikasleak:

1. SARIA: LOREAK (Ikastetxea: FLOREAGA IKASTETXEA. Gipuzkoa)

2. SARIA: NESKA OSPETSUAK (Ikastetxea: CEP LUIS BRIÑAS LHI. Bizkaia)

3. SARIA: EUSKAL HERRIA (Ikastetxea: FLOREAGA IKASTETXEA. Gipuzkoa)


- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetako ikasleak:

1. SARIA: TUTIFRUTI (Ikastetxea: NUESTRA SEÑORA DE BEGOÑA. Bizkaia)

2. SARIA: CHILLAPAPERS (Ikastetxea: NUESTRA SEÑORA DE BEGOÑA. Bizkaia)

3. SARIA: Hutsik


- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak:

1. SARIA: Hutsik

2. SARIA: Hutsik

3. SARIA: Hutsik

 

Lehenengo sarien irabazleek lehiaketaren estatu mailako fasean hartuko dute parte, gainontzeko erkidegoetako irabazleekin batera.


Esteka:

- Consumópolis

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan