Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2012-04-25)

2012.eko apirilak 26

Gai-zerrenda:

1. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko (bosgarren aldaketa) lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Eztabaida eta botazioa. (09\09\01\00\0025)

2. BESTE BATERAKO UTZIAEuskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa Egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea aldatzeari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0020)

3. Euskal Sozialistak, Euskal Talde Popularra, Mistoa-Ezker Anitza-IU eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena, Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0021)

4. Lehenbailehen eztabaidatzeko Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, osasun-txartel berria -indibiduala eta elektronikoa- plazaratzeko hornidurak helburutzat dituen kontratuaren lizitazioa gelditzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0705)

5. Mozioa, Javier Carro Iglesias Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Araban oso tentsio altuko garraio elektrikoko sarearen azpiegiturak garatzeko duen politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0133)

6. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kirolerako mediku-azterketak arautzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0136)

7. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak eta Gaztela eta Leongo Juntak osasun arloko hitzarmen espezifiko bat lehenbailehen sinatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0696)

8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ongizate-estatuari eta enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren sustapenari eusteko aski baliabide bermatuko duen zerga-sistema progresibo eta zuzen bat lortzeko kontuan izan behar diren irizpideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0690)

9. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Gipuzkoako lurralde historikoko hiri-hondakinen kudeaketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0698)

10. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Gernikako bonbardaketaren biktimei barkamena eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0658)

11. Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Koroaren eta Armadaren finantzaketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0683)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan