Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Garraio Sailak eskatu dio Sustapen Ministerioari Jundizko Plataforma logistikoa salgaien nodo nagusi sar dezala Plan Nazionalean

2010.eko otsailak 01

 Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat trenbidea bultzatzea da, pertsonen nahiz salgaien garraiobide gisa.

 Garraio Saila euskal "Y" delakoaren obrak bultzatzeko ahalegina egiten ari da. Baina inbertsio-ahalegin hori errentagarria izan dadin, beharrezkoa da trenbidea ahalik eta gehien aprobetxatzea.

 Lehendakariak urtarrilaren 14an iragarri zuen bezala, Euskadi nazioarteko ezaugarriak dituen salgaien garraiorako nodo logistiko bihur daiteke eta bihurtu behar du. Bilboko portuak Trenbidearen Hego Saihesbidearen bitartez eratzen duen nodo logistikoa, Pasaiako kanpoko portu berrira sartzeko trenbidearekin eta hiru trenbide-zabaleretarako egokia izango den Pasaia-Lezoko terminal multimodalaren eraikuntzarekin, baita Arabako Jundiz inguruko terminal multimodalarekin ere, zabalerako iberikoko eta zabalera europarreko lineak (Abiadura handiak erabiltzen dituenak) konektatzeko funtzionalitatea duen Trenbide Portu bat eratuz. Jundizek Arasurko plataforma logistikoarekin batera era koordinatua eta haren osagarri gisa funtzionatuko du, Arasur industria eta salgaien ikuspuntutik oso leku garrantzitsua baita, baina trenbiderik ez duena.

Garraio Sailak uste du beharrezkoa dela Gasteizen inguruan lehorreko moduen, hau da, errepidearen eta trenbidearen arteko transferentzia intermodaleko gune bat garatzea, era berean Bilboko eta Pasaiako portuei zerbitzua emango diena, gune horretara joateko autobideko zuzeneko sarrera baitute, 80 kilometroko (ordu 1) eta 115 kilometroko (1h20') distantziekin, hurrenez hurren.

Gune horren 150 km-ko eragin-eremuan kokatutako portuetatik datorren salgaien itsas garraioaren fluxua, transferentzia intermodaleko zerbitzu horretarako sarbidea izan eta hori aprobetxatuko zukeena, 50 milioi tona urteko da, hau da, estatuko salgaien itsas garraioaren % 12.

Gainera, jarduera logistikoen gune horrek zerbitzua emango lieke Euskadiko salgaien aireportuei (Loiu, Hondarribia eta Foronda) eta gune horren 150 km-ko eragin-eremuan dauden beste aireportu batzuei.

Datu horiek guztiak kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jotzen du Euskadik lehen mailako nodo bat edukitzea Gasteiz inguruan.

Helburu horrekin,  Araban trenbide-plataforma bat instalatzeko aukera aztertu da. Jundiz Euskadiko atea izango da salgaiak trenbide bidez sartzeko eta ateratzeko. Baliagarria izango da euskal produktuek Europako merkaturako duten sarbidea hobetzeko, errepideen metaketa arintzeko, pasadizoan dauden kamioien kopuru handia dela medio, eta salgaien garraioaren iraunkortasun handiagoa lortzeko.

 Euskadin egon badaude salgaien ontzi-aldaketarako instalazioak, adibidez Irun/Hendaiakoa, Bilboko portua, Pasaiako portua eta abar. Gasteizek eta bere inguruak, industria kopuru handi bat eduki arren, ez du horretarako instalazio egokirik. Defizit hori konpentsatzeko, egoera aztertu zen kokalekurik egokiena aurkitzeko. Jundizen etorkizunean, egungo zabalera iberikoko trenbidearen (RENFE) eta zabalera europarreko sare berriaren (UIC) (Abiadura Handikoa) trazadurek bat egingo dute.

 Horregatik, Garraio Sailak eskatu dio Sustapen Ministerioari, Jundizko plataforma logistikoa salgaien nodo nagusi gisa sartu dezala, datozen egunotan aurkeztu behar duen Plan Nazionalean.

 Arabako plataforma intermodalaren ezaugarri nagusiak

 Balizko bezeroekiko distantzia

 Terminal intermodal batek arrakasta komertziala izateko, salgaien balizko iturrien eta jomuga-puntuaren distantzia funtsezkoa da. Distantzia gero eta txikiagoa den heinean eta terminaletik eta kate logistikoaren hasiera- edo amaiera-puntutik kamioiaren joan-etorrirako denbora laburragoa den heinean, zirkulaziotik trenbidera eskualdatzeko aukerak handiagoak izango dira.

 Hori guztia kontuan izanik, Jaurlaritza konbentzituta dago Jundizko soluzioa onena dela. Arabako enpresa gehienak kamioi bidez 30 minutu baino gutxiagoko distantziara daude. Euskal enpresa gehienak kamioi bidez Jundiztik 60 minutu baino gutxiagoko distantziara daude.

 450 enpresak baino gehiago prozesatu ahal izango dute beren salgaien trafikoa terminal horren bitartez. Bilboko metropoli-areak, baita oso industrializatuta dagoen ekialdeko zonak ere, sarbide erraza dute autobide-sarearen bitartez.

 Azalera

 Jundizen erabilgarri dagoen areak 2.200x220 metroko dimentsioak ditu, guztira 48 hektarea.

 Lurzati horretan, hegoalderantz, egun funtzionamenduan dauden zabalera iberikoko trenbideak daude, eta iparralderantz, arku-forma eginez igarotzen diren abiadura handiaren trenbideak daude.

 Terminalaren banaketa

 Hona hemen instalazio horretarako proposatutako banaketa:

 

  • Ontzi-aldaketarako instalazioa karga-trafiko konbinaturako, 400 m-ko gutxieneko eta 750 m-ko gehieneko luzerarekin (azalera hori libre utzi behar da etorkizuneko trafikorako); aurreikusi da 70 metroko zabalera nahikoa izango dela.
  • Sartzeko eta ateratzeko bideak (bazterguneak barne) trenen banatze eta birkonfiguraziorako, zabalera iberikoko tarterako eta nazioarteko zabalerarako hurrenez hurren, 800 m-ko erabilera-luzerarekin hurrenez hurren.
  • Lotzeko bideen garapen-luzerak (gutxienez 400 m-koak eta gehienez 750 m-koak, hurrenez hurren).
  • Trenbide-portua barne hartzen duen pabilioi baterako azalera, trenbideetarako eta errepideetarako konexio tekniko guztiekin.

 Gainerako elementuak luzetara kokatzen dira. Ontzi-aldaketarako instalazioa azaleraren erdian kokatuta dago, sartzeko eta ateratzeko bidearekin lotuta dagoena bi aldeetara kokatutako lotzeko bidearen bitartez. Mutur batean beharrezkoa izango litzake espazioa egotea trenbide-portura destinatutako pabilioirako, eta beste aldean errepideko ibilgailuetarako izapideak egiteko gunea.

  Aurreikusitako inbertsioaAurreikusitako inbertsioa 62 milioi eurora iristen da. Gainera, bi zabalera-fase ezarri dira, egungo eskariaren bilakaeraren arabera 31 milioi euroko eta 27 milioi euroko inbertsioak beharko dituztenak 2017. eta 2030. urteetan, hurrenez hurren. Guztizko inbertsioa 120 milioi eurokoa izango da gutxi gorabehera, 2037. urteraino.

 Salgaien mugimendua terminalean

 Etorkizuneko terminalean salgaien mugimendua kalkulatzeko hiru eszenatoki aztertu dira.

Eszenatoki moderatuan eta abiapuntuko urtean (azterlanean 2013. urtea ezarrita dago) trafiko konbinatuko terminala 43.000 karga-unitate mugitzen hasiko litzateke, 2037. urtean 324.000 unitatera iritsiz.

 Eszenatoki baikorrean, 578.000 unitate izango lirateke. Karga-unitate bat edukinontzien neurri desberdinen arteko neurri-unitatea da: 20', 40' eta 45 oin.

 Gainera trenbide-portua lehen urtean 67.000 tona mugitzetik 2037. urtean 290.000 tona mugitzera igaroko litzateke.

 Eguneko 2 trenen zirkulazioarekin hasiko litzateke eta 14ra iritsiko litzateke eszenatoki moderatuan edo 27ra eszenatokirik baikorrenean. Horrek ekarriko luke kamioi-trafikoa egunean 160 kamioitan murriztea, edo 1150 edo 2000tik gora kasurik positiboenean.

 Hau da, instalazio horrek aukera emango luke Iberiar Penintsularen eta Europaren arteko egungo kamioi-trafikoa % 20an murrizteko.

 Inbertsio hori egin beharra dago trafikoa errepidetik trenbidera lekualdatuko delako, izan ere, kanpo-kostuetan 155 milioi euro aurrezteaz gain (errepideko salgai-trafikoaren kostuen % 80), 2037. urteraino gutxi gorabehera kamioien bi milioi joan-etorri saihestuko baitira.

 Alde onak

 Jundizko terminalaren garapenak alde on ugari ditu:

 - Bistan denez, euskal ekonomia askoz erakargarriagoa da nazioartean konektatuta baldin badago

- Euskal portuen trafikoa indartzea dakar

- Salgaien trenbide-trafiko handiagoa ingurumenerako mesedegarria da

- Trafikoaren kanpo-kostuak eta ingurumen-inpaktuarenak murrizten dira

_ Kamioi gutxiago egongo dira errepideetan, eta hori mesedegarria izango da ibilgailu partikularren trafikorako

- Kutsatzaileen emisio gutxiago eta zarata gutxiago egongo dira

- Guztiok garraio intermodal iraunkorreko kate baterako sarbide erraza izatea dakar

- Garraioaren efizientzia hobetzen du eta ikuspegi logistiko berritarako jardun-aukera handia lortzen da

- Kate logistikoek aukera handiagoak izango dituzte.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 01

    Me parece muy bien

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola