Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskal Poliziak areagotu egingo ditu gidatzerakoan gertatzen diren distrakzioak zaintzeko kontrolak

2025-04-20
  • Zaintza apirilaren 21etik 27ra bitartean indartuko da, Aste Santuarekin bat etorriz
  • 2024an erregistratutako trafiko-istripuen %29,54an, gidatzeko arreta galtzea izan zen arrazoi nagusietako bat

Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, gidatzean arreta galtzea eragozteko kontrolak indartuko ditu; kontrolak apirilaren 21etik 27ra bitartean egingo dira Euskadiko errepide-sarean, Aste Santuko trafiko operazio bereziarekin bat etorrita.

2024an erregistratutako trafiko-istripuen %29,54an, gidatzean arreta galtzea izan zen arrazoi nagusietako bat, abiadura desegokiaren edo alkohol-kontsumoaren gainetik.

Telefono mugikorra erabiltzea izaten da gidatzean arreta galtzearen arrazoi nagusietako bat. Gidatzen ari garen bitartean telefono mugikorra eskuan eramateak, mugimenduan gauden ala ez alde batera utzita, 6 puntu galtzea ekar dezake. Baita ibilgailua semaforoan edo auto-ilara batean geldi dagoenean ere, zirkulatzen ari dela ulertzen baita. Zirkulatzen ari garen bitartean euskarri edo antzeko batetik manipulatzeak hiru puntu erretiratzea eragin dezake.

Era berean, debekatuta dago gidatzen den bitartean entzungailuak soinu-irakurgailuetara konektatuta izatea, radar-detektagailuak aktibatuta izatea edo Internet, telebista, bideo edo DVD hargailuak manipulatzea ere. Arau-hauste horiek 200 euroko isuna eta gidabaimeneko hiru puntu galtzea ekar dezakete.

Arreta-galtzeen ondorioz sarrien gertatzen diren istripuak errepidetik ateratzea, aurrez aurreko talkak, aurreko autoa jotzea edo norbait harrapatzea izaten dira. Hori guztia saihesteko indartzen dira era honetako kanpainak, eta trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 32 kanpainen egutegiaren barruan egiten dira.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-04-28

    Batez ere, in itinere gerta daitezkeen istripuek atseden gutxi hartzen dute, ikuspena urria denean berandu gauez lan eginez, eta ez da ideia ona etxetik urrun lan egitea.

  • Argazkia Xaver
    2025-04-28

    Sobre todo también posibles accidentes in itinere personas descansan poco con turnos tarde noche cuando la visibilidad escasea, no es buena idea trabajar lejos de casa.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak