Berriak Lehendakaritza
Eu

Ahalmen urritasuna duten pertsonek Lehendakariari eman diote dituzten kezka eta premien berri

2012.eko apirilak 19

Lehendakaria gaur Bidaideak (Euskal Elbarrituen Elkartea) eta Heldu (Ezinduen elkarteen federazioa) elkarteetako hogei bat kiderekin bildu da. Bildutakoek dituzten kezka eta premien berri eman diote lehendakariari.

Bilera ordubetetik gora iraun du Eusko Legebiltzarrean eta mugikortasun fisikoa eta zentzumenezkoa murriztua duten pertsona hauei eragiten dieten hainbat arazoren berri azaldu diote lehendakariari.

Krisi une honetan gehienek aritu dira taldeari bizitza normalizatua eta integratua errazten eta ahalbideratzen dion aurrekontu partidak mantentzeari buruz. Pentsioak, laguntzadun egoitzen garestitasuna, mendekotasunaren legearen garapena edo Osakidetza eta gizarte zerbitzuen arteko koordinazio sozio sanitarioa izan dira bertaratutakoek aipatu dituzten gaietako batzuk.

Lehendakariak ekitaldian parte hartu duten guztiei erantzun die banan banan eta Eusko Jaurlaritzaren apustu honen berri eman die: alegia, bateragarria egitea alde batetik, gastu publikoari derrigorrez eustea eta bestetik, elkartasuna bermatu eta herritar behartsuenei laguntzeko aukera ematen duten mekanismoei eustea "Konpromiso hori bukaeraraino mantenduko dugu, kosta ahala kosta", berretsi du lehendakariak.

 

Iruzkin bat
  • @BetionEJGV
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Las personas con discapacidad exponen al Lehendakari sus inquietudes y nece http://t.co/NYS8ICav

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)