Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Goierri Berrikuntza Gunearen inaugurazioa

2010.eko otsailak 01

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren hitzetan, berrikuntza eta internazionalizazioaren aldeko apostua egin behar da enpresak krisialditik irten daitezen

Ordizian inauguratutako eraikinean, Lorteken jarduerak, Mondragon Unibertsitateko I+G-eko departamentuak eta zenbait zerbitzu eta ekipamendu kokatzen dira.

Internazionalizazioa, lehiakortasuna eta berrikuntza. Horiek dira enpresak krisialditik "indartuta" irteteko zutabeak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren esanetan. Bernabe Undak lehiakortasuna "herriaren helburu"-tzat jo du eta internazionalizazioa "etorkizunaren giltza" dela adierazi du.

Gaurko ekitaldian, Bernabe Unda sailburuaz gain, Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia eta Patxi Plazaola, Goierri Fundazioko presidentea izan dira.

Eraikuntza hau martxan dago iazko irailetik eta bertan, besteak beste, Lorteken (Loturazko Teknologietan Ikerketa Zentroa) jarduerak, Mondragon Unibertsitateko I+Geko departamentuak eta zenbait zerbitzu eta ekipamendu kokatzen dira.

Ordiziako konplexu hau handitzen joango da apurka-apurka eta bukaera 2014-15erako aurreikusten da. Guztira, 50,5 milioi euro inbertituko dira enpresa berriak eraikitzeko 20.300 metro koadroko azalera batean. Polo honetan 600 langile arituko dira, gehienak ingeniaritza mailakoak.

Goierri Berrikuntza Gunearen helburuetako batzuk honakoak dira: ezagutza eskualdatzea, etengabeko berrikuntza inguruaren beharrei erantzunez, eta hazkundean dauden sektoreetan enpresa berriak sortzea. Eta hau guztiau entitate publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarriturik.

Gaurko inagurazio-ekitalidaren hitzaldien ostean, sagarrondo baten landaketa sinbolikoa egin da eraikuntza nagusiaren sarreran. Zuhaitz hau etorkizunaren sinbolo gisa aukeratu da sagarrondoa urtero-urtero zaharberritzen da, fruituak emanez.

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 01

    me parece genial

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabe Unda Sailburuak