qrcode

Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutzan pausoak eman nahi ditu eta euskara ez dakiten pertsonak euskarara hurbildu

2025-04-09
  • 2023ko inkestaren arabera, euskaraz ez dakiten eta euskaltegietara joateko interesa agertu duten herritarren % 62 dira euskaltegietako ikasle potentzialak.
  • Aitor Aldasoro: “Euskararen ezagutza ahalik eta gehien hedatzea gure lehentasunen artean dago. Datu hauek erakusten digute aukera ezin hobea dugula euskara hedatzeko”

 

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordea, Aitor Aldasoro, eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) zuzendaria, Jokin Azkue, Legebiltzarrean izan dira 2023 urtean SIADECO ikerketa elkarteak egindako Azken bost urteetan euskaltegietan matrikulatu ez diren EAEko herritar helduen arrazoiak aztertzeko ikerketa: Emaitza nagusiak ikerketaren emaitzen inguruan azalpenak emateko. Esan dutenaren arabera, “Jaurlaritzak euskararen ezagutzan pausoak eman nahi ditu eta euskara ez dakiten pertsonak euskarara hurbildu. Euskararen ezagutza ahalik eta gehien hedatzea gure lehentasunen artean dago”.

Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikako sailburuordeak azaldu duenez, “gure buruari exijentzia puntu bat gaineratu nahi diogu eta, horregatik zera hausnartu nahi dugu: zeintzuk dira jendea euskarara ez hurbiltzeko arrazoiak? Zer beharko lukete euskara ikasteko edo euskaltegira joateko? Datuak behar ditugu erabaki onenak hartu ahal izateko”.

Hori horrela, Aldasorok azpimarratu du azterketa hau 2023 urtekoa dela eta tresna garrantzitsua dela euskararen sustapenean aurrera egiteko: “Kontuan hartu dugu bertan jasotzen dena eta hortik datoz hartzen ari garen azken neurriak; besteak beste, A1eko doakotasun bidea jorratzea edo azken matrikulazio-kanpainari emandako orientabidea”.

Zentzu honetan, ikerketan jasotako datu esanguratsu batzuk eman ditu sailburuordeak:

  • Euskaraz ez dakiten eta neurri handiagoan edo txikiagoan euskaltegietara joateko interesa agertu duten herritarren % 62 dira euskaltegietako ikasle potentzialak.
  • Biztanleria horren gehiengoa, erdia baino gehiago, merkataritzan eta ostalaritzan dago lanean nagusiki, eta, ondoren, industria-sektorean.
  • Euskara ikasteko interesa dutenen eta ikasteko probabilitate handia dutenen artean, honako hau nabarmentzen da: erdiak beste estatu batzuetako migratzaileak dira, eta euskara ikasteko interesa dutenen adina 25-39 urtekoa da.
  • Zerk motibatzen ditu euskara ikasteko? Familia harremanak (%76) eta gizarte harremanak (%72), batetik, eta lan-aukerak (%72), bestetik.

Aukera ezin hobea dugu euskara hedatzeko. Euskara belaunaldi guztientzat izan behar da erakargarria, bakoitzak bere neurrian konpromisoak hartuz, eta guk, administrazioak, horretarako baliabideak jarriz. Aurrera egingo dugu, erabakiak hartuz, eta eraginkortasuna bilatuz, adostasunean eta elkarlanean oinarrituz”, burutu du Aldasorok.

Ostean, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) zuzendariak, Jokin Azkuek, azalpen zehatzagoak eman ditu.

Ikasle potentzialen harrobia

Lehenik, ikerketaren arrazoiaren berri eman du Azkuek: “helburua izan da euskaltegietan matrikulatu ez diren EAEko herritar helduen arrazoiak zeintzuk diren ikertzea, euskaltegiratze-prozesua eragotzi edo baldintzatzen duten faktoreak aztertzeko. Azterketa honek jatorria du pandemia-garaian euskaltegietan gertatutako ikasle-jaitsieran. Izan ere, orain lau urte, ikasle-kopurua % 13 jaitsi zen. Egoera horren aurrean HABE eta euskaltegien artean osaturiko Bitariko Batzordean proposatu zen azterketa bat egitea euskaltegietako ikasleen “harrobia” aztertzeko, non zegoen ikasle potentziala eta horien ezaugarriak aztertzea. Behar horri erantzunez burutu zen ikerketa hau”.

Ikerketa honen metodologiaren inguruan azaldu du bi izan zirela egin ziren inkestak: lehena, euskaraz ez dakiten EAEko 5 mila biztanlez gorako udalerrietako 25-65 urte arteko biztanleei, jakiteko zein diren euskaltegian ez matrikulatzeko dituzten arrazoiak (777 inkesta egin ziren); eta, bigarena, azken bost urteetan euskararen ikasprozesua amaitu gabe euskaltegia utzi dutenei, jakiteko zein faktorek izan duten eragina haien erabakian (291 erantzun).

Neurriak euskara hedatzen jarraitzeko

“Erronka handiak ditugu aurrera begira. Euskaltegien harrobiak ikasle potentzial ugaria du, ezaugarri eta behar ezberdinak dituenak, euskara-maila hobetu nahi dutenetik haratago. Lan egiten jarraituko dugu HABEn ikasle potentzialen etorrera errazteko, ikasle izan direnen birmatrikulazioa sustatzeko eta euskara ikasteko interesik ez duten kolektiboa erakartzeko”, azaldu du Azkuek.

“Neurri ugari hartu ditugu eta jarraituko dugu neurri horiek indartzen: INGURA tutorizatutako autoikaskuntza-sistemaren garapena, finantzazioan barneratu ditugun ikasteredu mistoak, ikastaroetan malgutasuna sustatu dugu, etorkinen euskalduntzean ahalegin berezia egiten gabiltza, matrikularen doakotasunean urrats berriak egiten hasiak gara, sentsibilizazio- eta matrikulazio-kanpainak indartuko ditugu, ahaztu gabe desgaitasuna duten herritarrari zerbitzu egokiagoa emateko neurrien garapena”, burutu du HABEko zuzendariak.

Iruzkin bat
  • 2025-05-05

    A quien corresponda en el Gobierno Vasco:

    He leído que su intención es dar pasos para acercar el euskera a quienes no lo conocen. Celebro cualquier esfuerzo por fomentar el conocimiento y aprecio por nuestra lengua, pero no puedo dejar de señalar una realidad que parece no tenerse en cuenta: la de las personas que, simplemente, no pueden aprenderlo.

    Mi hijo tiene una discapacidad intelectual. Para él, estudiar euskera no es solo difícil, es imposible. Durante años hemos luchado para que alcance su máximo potencial, y lo ha hecho. Quiere trabajar, quiere sentirse útil, quiere formar parte activa de la sociedad. Pero, pese a su esfuerzo, preparación y capacidad para muchos puestos, se ve excluido de cualquier posibilidad de empleo público por no poder acreditar un conocimiento de euskera que está fuera de su alcance.

    Y como él, muchas otras personas con discapacidades intelectuales, trastornos del desarrollo o situaciones similares quedan al margen del mercado laboral público, no por falta de mérito ni capacidad, sino porque el sistema no contempla su realidad.

    Por eso, cuando escucho que quieren “acercar el euskera a quienes no lo saben”, me pregunto: ¿y qué pasa con quienes no lo pueden aprender? ¿No merecen también ser tenidos en cuenta? ¿No merecen que el sistema se adapte a ellos, en lugar de seguir excluyéndolos silenciosamente?

    Llevo dos años escribiendo cartas, explicando esta situación en mostradores y oficinas, pidiendo algo tan básico como justicia. No pido privilegios, sino sensibilidad. No pido excepciones arbitrarias, sino una política pública que realmente no deje a nadie atrás.

    Espero que de verdad estén dispuestos a escuchar a todas las personas, también a quienes no pueden hablar en euskera pero sí tienen mucho que aportar a nuestra sociedad.

    Atentamente,

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak