Berriak
Eu

Europak eta Amerikak Gernikako bonbardaketaren errealitatea ezagutuko dute

2012.eko apirilak 20

Erakusketa ibiltari batek 50 hiri zeharkatuko ditu, Bizkaiko Gernika herrian 1937an gertatutakoa hurbiltzeko eta indarkeriaren eta terrorismoaren deslegitimazioa hedatzeko.

Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak eta Iratxe Momoitio Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren Zuzendariak aurkeztu dituzte, Lehendakaritzan, Gernikako Bonbardaketari buruz egingo diren sei erakusketa ibiltariak. Erakusketak apirilaren 26an inauguratuko dira Brusela, Buenos Aires, Txileko Santiago, Bogota, Mexiko eta New Yorken.

Bere hitzaldian, Echeniquek Jaurlaritzaren kanpo ekintzaren politikan txertatu du ekimen hau, indarkeria eta terrorismoa munduan deslegitimatzeko xedez Euskadik hartutako konpromiso bezala. “Gure kanpo ekintzarako programaren baitan hartu genituen konpromisoen artean,  indarkeria eta terrorismoa munduan deslegitimatzeari begira euskaldunok hartutako konpromisoa zegoen. Jaurlaritzak proiektu soberanisten aldeko elkartasun eta atxikimendua lortzera zuzendutako garaia itxi zuen kanpo ekintzaren alorrean; horren ordez, herrialdea bere osotasunean nazioartera atera nahi duen etapa bat ireki zuen, Euskadiren benetako irudia kanpora hedatzeko, hots, Euskadirik onenaren irudia kanpora hedatzeko. Puntu honetan, Euskadiren kanpo ordezkaritzak funtsezko eta ezinbesteko tresnak dira”, adierazi du.
Indar aleman eta italiarrek Gernikan egindako Bonbardaketaren 75. urtemuga aukeratutako unea da “iragana gogoratzeko, une dramatiko hura gogoratzeko, eta baita ETAren terrorearekin gero bizi izan ditugun uneak ere gogoratzeko”, esan du Echeniquek.

Era horretan, Eusko Jaurlaritzaren kanpo ordezkaritzek hartuko dituzte zenbait herrialde zeharkatuko dituzten sei erakusketa ibiltariak, hango instituzioen eta gerra, diktadura edo terrorismoen biktimen kolektiboen inplikazioa bilatuz.
Gernikako Bakearen Museo Fundazioaren Zuzendari Iratxe Momoitiok, berriz, erakusketen ezaugarriak aurkeztu ditu; esan duenez, 20 panel handi izango dira, bonbardaketaren irudiak islatzen dituztenak; aldi berean, erakusketek ikusleak inplikatu nahi dituzte bakearen eta demokraziaren balioetan.

Erakusketa hauek jartzeko, giza eskubideen defentsarako bereziki esanguratsuak diren lekuak eta kolektiboak bilatu dira. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, Belgikako Ieper hiria, bigarren mundu-gerran suntsitua, Buenos Airesko ESMA zorigaitzezkoa, gaur egun Oroimenerako Esparru bihurtuta, edo Txileko Santiagoko Oroimen eta Giza Eskubideen Museoa.

Halaber, erakusketa hauetan zenbait kolektibok parte hartuko dute, hala nola Plaza de Mayoko Amama eta Amen kolektiboak, kanpoko euskal gizataldeek eta Giza Eskubideekin zerikusia duten kolektiboetako ordezkariek; orobat, parte-hartzaile instituzionalak egongo dira, hala nola, Montevideo, Bogota, Cuenca (Ekuador) edo Brasiliako alkateak, edo izen handiko pertsonak, hala nola, Isabel Allende eta Alejandro Negrín enbaxadorea, Mexikoko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren Giza Eskubide eta Demokraziaren zuzendari nagusia bera.

Erakusketak Euskadik herrialde bakoitzean dituen ordezkariek inauguratuko dituzte, eta Gerrako Haurren esku-hartze esanguratsuak egongo dira; adibidez, Jose Luis Vidaller, Argentinan; Agnes Alonso, Txilera Winnipegen iritsitako Gerrako Haurra; edo Nile Ordorika, bonbardaketaren lekuko bat, gaur egun Mexikon bizi dena.

 

5 iruzkin
  • @HostalAKELARRE
    2012.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Europa y América conocerán la realidad del bombardeo de Gernika http://t.co/8iRmldFd

  • @museodelapaz
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Our exhibition, The Bombing of Gernika, will visit different countries in Europe and America.... http://t.co/o9q1SV6t

  • @museodelapaz
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    La exposición de nuestro Museo sobre el Bombardeo de Gernika se podrá visitar en diversas ciudades de Europa y... http://t.co/CcOo8uQ2

  • 2012.eko apirilak 27

    EN SU 75 ANIVERSARIO QUE EL MUNDO TOME CONSIENCIA DE LO SUCEDIDO EN GUERNIKA.NO OLVIDAR!!! PARA QUE NUNCA JAMAS UN PAIS VUELVA A SUFRIR LO MISMO.

  • @CasaRuralOzollo
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gernikako Bonbardaketan gertatutakoa azalduko da Europan eta Amerikan. http://t.co/9M1K1hGd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gulliermo Echenique