Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 450 plazatik gora eskaini ditu udako auzolandegietan

2012.eko apirilak 20

2012ko Auzolandegien aurkezpena

Astelehenean (apirilak 23) argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2012rako auzolandegien deialdia. Hori dela eta, Natxo Rodríguez Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak prentsaurreko bat eman du deialdiak dakartzan nobedadeak azaltzeko, aurten 463 plaza eskainiko baitira.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 27 urte daramatza auzolandegiak antolatzen, hain zuzen, Euskadiko udalen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren laguntza duen programa. Horietaz gainera, programak autonomia erkidego guztiekin, Espainiako Gazteria Institutuarekin eta atzerriko beste entitate batzuekin dihardu elkarlanean programa garatzeko. Horri esker, plazak trukatzearen bidez, euskal gazteek aukera izaten dute beste erkidego batzuetan eta atzerrian lan egiteko.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Lan-proiektua nolakoa den, auzolandegi mota asko daude: arkeologiakoak, ingurumenekoak, artea eta sormena lantzen dutenak, nekazaritza alorrekoak, kultura-ondarea berreskuratzekoak, arkitektura-ondarea berreskuratzekoak, auzolandegi sozialak (ahalmen urritasunak dituzten pertsonekin, haurrekin, pertsona adintsuekin... lan egitekoak), komunikazioaren alorrekoak, jaialdiak antolatzearen ingurukoak eta abar.

Jarduera honetan parte hartzeko, gazteek Euskadiko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute 2012ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik. Adin-tartea, gainera, 18 eta 25 urte bitartekoa izan behar du eta, nazioarteko auzolandegietan, ingelesa ongi menderatzea eskatuko da.

Auzolandegien aurtengo edizioak 463 plaza inguru eskainiko ditu: 260 plaza Euskadiko auzolandegietan, 103 gainerako autonomia erkidegoetan, eta 100 atzerrian.

5 iruzkin
  • @Errota
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    Oraingoan auzolandegiez ari dira, baina erne!!! “@Irekia: Más de 450 plazas para los campos de trabajo en verano. http://t.co/3kzGG6rM

  • @PSEBarakaldo
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Más de 450 plazas para los campos de trabajo en verano. http://t.co/oU3XsOIy

  • @DonostiaGaztea
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Presentación de Auzolandegiak 2012. http://t.co/Od15vdM5

  • @DonostiaGaztea
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 2012ko Auzolandegien aurkezpena. http://t.co/VC2CUfTd

  • @Jagospierre
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Presentación de Auzolandegiak 2012. http://t.co/Od15vdM5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Juventud