Berriak
Eu

Akitania-Euskadi Europar-eskualdeak laguntza programarako egitasmoak aurkezteko epea zabaldu du

2012.eko apirilak 19

Apirilaren 16an, astelehenean, zabaldu zuten Akitania-Euskadi Fondo Komuneko diru-laguntza jasotzeko eskakizunak aurkezteko epea, iragan martxoaren 23ko Batzarrak onartutakoa betearaziz.

2012 honetarako 900.000 euro banatuko dituen Akitania-Euskadi Fondo Komunak muga izaera duten berrogeita hamar proiektu inguru finantzatzen ditu urtero, jarduera alor ezberdinetan.

Hiru talde nagusitan sartzen dira finantzatuko diren egitasmoak: i) goi-irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza teknologikoa ii) garapen ekonomikoa eta ingurumena eta iii) kultura, kirola eta bizitza-kalitatea.

Euskadi eta Akitaniako mugen arteko kooperazio proiektuak gauzatzen dituzten pertsona fisikoak zein juridikoak, publikoak edo pribatuak aurkeztu daitezke deialdi honetara. Bi eskualdetako bazkideak izan beharko dituzte proiektuok.

Edizio honetan eta estreinakoz, Europar-eskualdeak berak kudeatuko du bakarrean aipatu Fondoa, era honetan, erraztu egingo da eskabideak aurkezteko era leihatila bakarra erabiliko baita, eta ez bi, administrazio bakoitzeko bat, ohikoa zenez. Halaber, proiektuak kudeatzeko era ere erraztu egingo da zerrenda-buru bakarrean zentratuko baita zuzendaritza.

Bizi dugun egoera ekonomia kontrakoa izan arren, Fondo hau mantentzeko apustu garrantzitsua egin dute erakunde biek, lurraldeen arteko kooperaziorako tresna estrategikotzat jotzen baitute eta oinarrizkoa eremu komun bat sortzeko proiektuari begira.

Azken ekitaldietan zehar, bi lurraldeotako erakunde unibertsitarioek eta teknologia zentroek proiektu kopuru nabarmena kudeatu dute, eta baita zientzia eta kultura elkarteek ere, Europar-eskualdeko oinarrizko ardatza den ezagutzaren ekonomia indartu dutelarik. Era berean, erakunde txikiek garatutako proiektu kopuru handia finantzatu da baita ere, era guztietako jarduerak eta topaketak burutzeko, Akitania eta Euskadiren arteko harremanak eta gizarte kapitala ehunduz.

Euskadiri dagokionez, onurak jaso dituzten erakunde gehienak gipuzkoarrak izan diren arren, geroz eta gehiago dira Araba eta Bizkaiko erakundeak.

Ekainaren 15eko gauerdian amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Europar-eskualdeko webgunean jaitsi daitezke oinarriak eta informazio gehigarria: http://www.aquitaine-euskadi.eu

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko