
Argitaratu da EHAAn Giza Eskubideen René Cassin Saria deitu eta arautzen duen Agindua
Azken edizioetan, Aminetu Haidar andreari, María Oianguren andreari, Nazioarteko Bake Brigadak erakundeari eta Marcos Ana poetari eman zaie saria
Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) giza eskubideen René Cassin saria deitzen eta arautzen duen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko otsailaren 22ko Agindua.
Deialdi honen bidez publikoki goraipatu eta saritu nahi dira ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak. Azken edizioetan saria eman zaie Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentsan diharduen Aminetu Haidar andreari, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroko (www.gernikagogoratuz.org) zuzendaria den María Oianguren andreari, gobernuz kanpoko erakundea den Nazioarteko Bake Brigadak (www.pbi-ee.org) izenekoari eta Marcos Ana Frankismoaren errepresaliak pairatu zituen poetari.
Sariaren izena 1887ko urriaren 5ean Baionan jaio zen Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri da. I. Mundu Gerrako zorigaiztoko esperientziak eragin nabarmena izan zuen berarengan eta borrokan ibilitakoen eta gerrako biktimen defendatzaile porrokatu bihurtu zen. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean funtsezko zeregina izan zuen. 1968an Bakearen Nobel saria eman zioten giza eskubideen alde atsedenik hartu gabe buru-belarri ibili zelako; sari hori Giza Eskubideen Estrasburgoko Nazioarteko Institutua sortzeko baliatu zuen.
Sariaren ezaugarriak.
Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko merezimendu erakutsi duen pertsonari edo pertsonei emango zaie deialdi honetako saria. Saria ohorezko aipamenak, aintzatespen publikoak eta 12.000 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute.
Onuradunak.
Agindu honen bidez iragarritako saria honakoek jaso dezakete: beraien jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek.
Hautagaiak aurkeztea.
1.- Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, publikok nahiz pribatuk, aurkez ditzake saria lortzeko hautagaiak.
2.- Sarirako hautagai bakoitzaren izenarekin batera, honako hauek bidali beharko dira:
a) Sarirako proposatutako hautagaiak giza eskubideei egindako ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) Hautagai izateko proposatua izan den pertsonak sariketa honetan parte hartzeko adostasuna ematen duela esanez egindako adierazpena.
c) Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien aldeko abal edo atxikimenduak, hautagaiak aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.
3.- Hautagai-proposamenak, aurreko paragrafoan ezarritako agiriekin batera, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.
4.- Epaimahaiak ofizioaz sartu ahal izango ditu aurreko edizioetan aurkeztu eta saritu ez ziren hautagaiak, balioetsi daitezen eta, egoki bada, saria lortzeko proposa daitezen.
Esleitzeko irizpideak.
Sariduna proposatzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
a) Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.
b) Giza eskubideen balioak garatzeko egindako lanaren berezko garrantzia.
c) Proposatutako pertsonak edo pertsonek egindako jarduerak edo ibilbideak euskal gizartean eta nazioartean daukan oihartzuna eta eragina.
-
2012-06-12
La verdad es que es complicado, con toda la variedad de intervenciones en favor de los derechos humanos, aquí y en todo el mundo. Eso sí, espero que este gobierno no repita actuaciones de otros anteriores.
Por eso, que se informe bien sobre la intrahistoria de algunas organizaciones.Especialmente las que se autopostulan a sí mismas, lo cual me parece terrible (aunque legal) haciendo llegar cartas de adhersión a su candidatura, como Bakeas. Teniendo en cuenta que hace unos meses esta entidad despidió a toda la plantilla, salvo a su director (que ni siquiera tiene una formación universitaria y que no ha dejado de cobrar su salario y de cotizar a la SS), mientras sus trabjadores siguen en juicio para reclamar el dinero que se les debe o tuvieron que acepyar el despido como procedente para que el FOGASA cubriese sus salarios.Los derechos económicos, sociales y laborales, también son derechos humanos y me parece absolutamente injusto que esta entidad presente su candidatura impunemente.
Ángela