Berriak Lehendakaritza

Irekiak 14.000 bisita baino gehiago izan ditu 6 egunetan

2010.eko otsailak 01

Eusko Jaurlaritzaren web berriak hilero bere jardueraren datu esanguratsuenak argitaratuko ditu

Eusko Jaurlaritzaren webgune berriak 14.351 erabiltzaile bakar erregistratu ditu lehenengo 6 egunetan; jarduera handiena izan zuen eguna, asteartea, hilak 26, izan zen. Guztira, 69.000 orrialde baino gehiago bisitatu dira, eta batezbesteko, erabiltzaile bakoitzeko ia 5 orrialde. Sare sozialetan, Irekia etengabe agertu da, eta horren adierazgarri da, #irekia etiketa Twitter-en 1.500 aldiz erabili dela.

Eusko Jaurlaritzaren Irekia web orriak, lehenengo 6 egunetan 14.351 erabiltzaile bakar izan ditu, eta bisita gehien jaso zituen eguna asteartea, urtarrilak 26, izan zen, jendearentzako ireki zen egunaren hurrengoa. Errebotearen portzentajea % 41ekoa da eta gainerako erabiltzaileen artean 69.777 orrialde bisitatu dituzte. Horrek, erabiltzaile bakoitzeko 4,86 orrialdeko batezbestekoa dakar. Bisitari bakoitza Irekian, batez beste, 4'35" egon da. Hasiera baikor honek 90 iruzkin utzi ditu.

Txosten hau argitaratuz, gardentasun politika bati ekin zaio, erabiltzaileei Irekiaren funtzionamenduari buruz dagoen informazio guztia eskaintzen saiatzen dena. Horrela, hilean behin, datu estatistiko horiek argitaratuko dira eta denborarekin garrantzitsu bihurtzen diren beste batzuk gehituko dira.

Sare sozialak

IREKIAren barnean argitaratutako bideoak 6.700 aldiz ikusi dira, guztira. Gehien ikusi diren bi bideoak IREKIAREN tutoriala eta aurkezpen-ekitaldiaren grabazioa izan dira.

Gehien bisitatu diren orrialdeak hauexek izan dira:

Hasierako orrialdea gaztelaniaz: % 24,19 (16.876 bisita)
Gizarte Sareen orrialdea: % 5,39 (3.762 bisita)
Hasierako orrialdea euskaraz: % 4.02 (2.808 bisita)
Agenda gaztelaniaz: % 3,77 (2.633 bisita)
Saioaren hasiera gaztelaniaz: % 2,03 (1.415 bisita)
Irekia aurkezteko ekitaldiaren berria, gaztelaniaz: % 1,81 (1.268 bisita)
Honi buruz: % 1,72 (1.198 bisita)
Irekiaren sorrerari buruzko berria, gaztelaniaz: % 1,64 (1.145 bisita)

Irekia etengabe agertu da sare sozialetan, pasa den urtarrilaren 25ean ireki zenetik. Twitter-en 1.500 etiketa zenbatu dira #irekia izenarekin, eta jada 302 jarraitzaile ditu. Gainera, Irekia 33 zerrendatan agertzen da.

Facebook-en 748 zale ditu eta horren ondorioz, 28 parte-hartze egon dira.

Youtube-eri dagokionez, Irekiak duen kanalera 3 bideo igo dira, eta 78 aldiz erreproduzitu dira.

Gainera, Irekia Flickr-en ere badago, eta bertan bisita gehien izan dituen albuma irekiera egunekoa izan da.

Google-en barruan, blogetan Irekiaren bilaketa eginda, Irekiari buruzko 62 esteka aurkitu dira.

Datuen analisiaren barruan, jasotako datuen arabera, erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzaren webgune berria aurkitzeko erabili dituzten 3 hitz multzoak ondokoak dira: Irekia (% 39), Irekia Gobierno Vasco (% 19) eta www.irekia.euskadi.net (% 5)

Irekiaren erabiltzaileen nabigatzaileak hauexek dira:

Internet Explorer 48.85%
Firefox 34.66%
Chrome 8.65%
Safari 5.72%
Opera 0.81%

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 02

    Enhorabuena.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak