Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak liburu batean bildu ditu San Fernandoko Errege Akademiak euskal arkitektoei XVIII. eta XIX. mendeetan egindako azterketak

2012.eko apirilak 19

San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak lanbide horretan egiaztatzeko tituluak ematen zituen

Eusko Jaurlaritzak "El proyecto de arquitectura en la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando" tituluko liburua aurkeztu du. José Laborda Ynevak egindako lana da eta 1776tik 1855era berrehun bat euskal arkitektok lanbidean egiaztatzeko tituluak lortzeko egin zituzten azterketak bildu dira.

Kultura Ondarearen Zentroaren bidez argitaratu da eta ikerketa lan hau aurrerapen handia da euskal arkitekturaren ezagutzari dagokionez.  Lehendabiziko aldiz, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren Artxiboan ziren ehunka plano eman dira ezagutzera; Akademian titulua atera zuten berrehun bat arkitektok eta maisuk XVIII. mendeko bigarren erdian eta XIX.eko lehenengoan egindako azterketak ziren.  Oso etapa garrantzitsua zen, Barrokotik Aro Garaikideko neoklasizismorako eta eklektizismorako Antzinako Erregimenerako igarobidea baitzen.

Mende bat baino gehiagoz, Espainian Akademiak baino ez zuen arkitekturako irakaskuntza ofiziala emateko helburu, arkitektura burutzeko lanbideetarako gaikuntza arautzen zuen eta unibertsitate gradu eta tituluak ematen zituen.  Lan sakon honetan, zenbait arkitektok egindako proiektuak eta azterketak biltzen dira; arkitekto horien guztien artean, arabar ezagun batzuk ditugu, Pantaleón Iradier, Martín Saracibar eta Justo Antonio de Olaguibel adibidez, baita Antonio Cortazar  eta José Antonio Elizalde gipuzkoarrak edo Juan de Sagarbínaga eta Antonio de Echevarría bizkaitarrak ere.  Hori dela-eta, aipatzekoa da arkitektoen kopurua handia zela, Euskadik goranzko aroa bizi zuelako demografiari eta ekonomiari dagokionez, eta oso bizitasun bikaina erakutsi zuen.

Dokumentazio lan handiari esker, José Laborda Yneva arkitektoak -aspalditik Espainiako azterketa aztertzen du-, azterketarako ariketak bildu ditu, baita horien enuntziatuak, azterketa horien plano guztiak eta emaitzen azalpena eta analisi kritikoa ere.  Gainera, Labordak aztertutako obretako arkitektoak eta maisuak nongoak diren esaten du, eta espedienteak zehatz-mehatz aztertu ondoren, gehienen datuen berri eman du.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea Antonio Riverak esan du orain argitaratu den lanak "bi helburu dituela:  alde batetik, euskal arkitekto ikasleek ibilbide profesionalaren hasieran egindako lan akademiko baliotsua ezagutu dezakegu eta, beraz, helburu horrekin egindako proiektu guztiak aztertu ditu. Euskal arkitekturaren neoklasizismo era erromantizismoaren jatorriari dagokionez, azterketa zehatzaren emaitza dugu". Halaber, esan du lana ez dela garrantzitsua soilik Eusko Jaurlaritzak gure lurraldeko kultura zabaltzeko duen nahiari dagokionez, baita euskal arkitekturaren historiografian ekarpen handia egin duelako eta agirien metaketa bikaina ere egin duelako ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)