Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak Gobernu Irekiaren alorreko nazioarteko adituen aitortza lortu du

2012.eko apirilak 19

Nagore de los Ríos, Gobernu Irekiaren zuzendaria, OGPk Brasilian aurten egindako lehenengo bileran izan da; bertan, lankidetza akordio bat hasi du Open Govermentaren alorrean puntakoak diren beste herrialde eta eskualde batzuekin.

Open Government Partnership (OGP)  ekimen multilateral berri bat da, helburu hauek dituena: gardentasuna, gizarte zibilarekiko lankidetza eta teknologia berrien aprobetxamendua sustatzeko konpromiso konkretuak lortzea gobernuen aldetik, gobernagarritasuna indartzeko xedez. 2011ko irailaren 20an eratu zen, eta apirilaren 17 eta 18an bere aurtengo lehen bilera egin du, Brasilian, gutxi gorabehera 50 herrialdetako ordezkarien parte-hartzearekin.

Kide izateko, ezinbestekoa da herrialdea izatea. Beraz, Euskadik ezin zuen eskubide osoko kide bezala parte hartu Brasilgo hiriburuan antolatutako konferentzietan. Hala eta guztiz ere, Nagore de los Ríosen esanetan, “badugu meritu bat, alegia, Irekia hemen dagoela gizarte zibilak beraren presentzia eskatu duelako”; gardentasun eta parte-hartzearen alde diharduten erakundeek beraren presentzia eskatu dute, eta baita Gobernu Irekiaren mugimenduan aritzen diren eskualde eta hiri batzuek ere. Izan ere, bertatik bertara ezagutu nahi zuten Eusko Jaurlaritzak Euskadin garatutako esperientzia aurrendari hau.

“Ustekabe ederra hartu dugu, zeren konturatu baikara aurretik ere oso ezagunak ginela” nazioarteko gobernuen artean eta Gobernu Irekiaren adituen artean. Nagore de los Ríosen arabera, “benetan Open Goverment kontsidera daitekeen munduko plataforma bakartzat hartu gaituzte, beraren hiru printzipioak uztartzen ditugulako: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza”. Irekiaren zuzendariak elkarrizketak izan ditu Brasiliako batzarrera bertaratutako partaide askorekin –mila bat izan dira-, eta Gobernu Irekiaren alorrean Eusko Jaurlaritzak egindako lana azaltzen duen triptikoa banatu die. Agiri horretan azaltzen da beste administrazio publiko batzuek Irekiaren softwarea erabil dezaketela –batzarkide askok eskatu dute-, eta azpimarratzen dira, halaber, datuen irekiera eta  Open Data Euskadi ataria.

Irekia OGPren konferentziara joatea, gainera, baliagarria izan da beste hainbat herrialdek, batez ere Estatu Batuek eta Erresuma Batuak, azken urteotan abiatutako esperientziak biltzeko. Orobat, proiektu bat abiatu da beste eskualde eta hiri batzuekin, bakoitzak egindako lana berrerabiltzeko, bai teknologia (batez ere softwarea) eta bai ezagutza. Gobernu Irekiaren zuzendariaren arabera, “errepositorio komun bat egin nahi dugu, gure ekimen guztiak erakusteko”; tresna hori lagungarria izango da Open Govermentari atxiki nahi zaizkion beste administrazio batzuentzat.


 

6 iruzkin
  • @JUANMAGROA
    2012.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia reconocida entre los expertos internacionales en Gobierno Abierto http://t.co/7IxEj5Gi
    #ogov #soluntia

  • @dataraymi
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @politegia Irekia reconocida entre los expertos internacionales en Gobierno Abierto http://t.co/ApELzLUU #opengov... http://t.co/w9EEo23o

  • @politegia
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Irekia reconocida entre los expertos internacionales en Gobierno Abierto http://t.co/IPEmbfET #opengov #gobiernoabierto

  • @latejo
    2012.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia reconocida entre los expertos internacionales en Gobierno Abierto http://t.co/ZllJjdcN

  • @ICONO_FECYT
    2012.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena: "@Irekia reconocida entre los expertos internacionales en Gobierno Abierto. http://t.co/Nvp5BQ4I"

  • @redmatriz
    2012.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Irekia reconocida entre los expertos internacionales en Gobierno Abierto. http://t.co/nBqmflfg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)