Berriak Osasuna
qrcode

Gazako 5 adingabekoren taldeak laguntza medikoa jaso du Euskadin

2025-04-04
  • Gurutzetako eta Donostiako unibertsitate-ospitaleetan, Osakidetzako pediatria-taldeetako arduradunek adierazi dute, balorazioen ondoren, pazienteak egoera kliniko egonkorrean daudela
  • Paziente bakoitzari balorazio klinikoa eta analitikoa egin zaio, bai eta behar izango duen tratamendua zehazteko beharrezko probak ere
  •  “Gure asmoa da ospitalez kanpo egin daitezkeen azterketak, probak eta tratamenduak erraztea eta egitea, eta ospitaleratu behar izatea saihestea, egokitu ahal izan daitezen eta ahalik eta gehien egon daitezen senideekin ingurune egoki batean
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak asteak daramatzate elkarlanean eta lanean Gazako zerrendatik datozen haur horiei laguntzeko. Euskadiren elkartasunaren keinu bat da, bai harrerarako, bai osasun-laguntzarako

Ostegun goizaldean Euskadira iritsi ondoren, osasun-arazo larriak dituzten Gazako 5 adingabeen taldea, senideak lagun dituztela, Osakidetzan laguntza medikoa jasotzen hasi da.

Euskal Osasun Zerbitzua Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Donostia Unibertsitate Ospitalean tratatzen ari da 5 adingabeak. Gaixotasun onkologikoak dituzten 1 eta 13 urte bitarteko adingabeak bi ospitaleetako onkologia pediatrikoko profesionalak tratatzen ari dira. Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan adingabe horien behar mediko guztiak artatuko dituzte, eta haien senide hurbilenekin batera egongo dira tratamendu osoan zehar.

Cristina Calvo Donostialdea ESIko Pediatriako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruak gaur goizean jakitera eman duenez, bost adingabeetako bi zuzenean ospitaleratu zituzten ostegun goizaldean, tratamendu- eta zainketa-zentroetan jarraitzeko; beste hiru pazienteei balorazio klinikoa egin zaie, baina ez dira ospitaleratu. “Pediatriako onkologoez gain, adingabeek diziplina anitzeko balorazioa behar izan dute beste pediatriako espezialitate askorengatik, prozesuen konplexutasuna dela-eta”, nabarmendu du Calvo doktoreak.

Bestalde, Nagore García de Andoin onkologiko pediatrikoak azaldu duenez, bere prozesu onkologikoetarako beharrezkoak diren proben eta tratamenduaren programazio osoa egin da. “Paziente bakoitzari balorazio klinikoa eta analitikoa egin zaio, eta beharrezko proba guztiak egingo dira sendatzeko beharko dituzten prozesuak eta tratamenduaren jarraitutasuna ondo zehazteko. Gure asmoa da ospitalez kanpo egin daitezkeen azterketak, probak eta tratamenduak erraztea eta egitea, eta ahal den neurrian ospitaleratu behar izatea saihestea, egokitu ahal izan daitezen eta ahalik eta gehien egon daitezen senideekin ingurune egoki batean”, adierazi du Osakidetzako onkologo pediatrikoak.

Era berean, Calvo doktoreak berariaz eskertu nahi izan du prozesuan inplikatutako eragile eta erakunde guztien artean egon den koordinazio eta komunikazio guztia, paziente horiek Euskadira tratatuak izateko iristea ahalbidetu baitute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak asteak daramatzate lankidetzan eta lanean haur palestinar horien ebakuazioan laguntzeko. Euskadiren elkartasunaren keinu bat da, bai harrerarako, bai osasun-laguntzarako. “Nire esker ona, gainera, inplikatutako ospitaleetako zuzendaritza medikoei, profesionalei uneoro informatuta egoteko eta aldez aurretik antolatu ahal izateko aukera eman baitigute”, esan du. Accem erakundearen lana ere nabarmendu du. Erakunde hori pazienteei eta haien familiei harrera egiten ari da, eta itzulpen-lanarekin, euskarri sozial eta psikologikoarekin laguntzen ari da, ezinbestekoa prozesu honetan.

García de Andoin doktoreak, halaber, Egipton egin den lan medikoa nabarmendu nahi izan du, paziente guztiak klinikoki baloratuta baitzeuden eta behar ziren tratamenduak hasita. Gainera, nabarmentzekoa da Espainiako Pediatriako Hematologia eta Onkologia Elkartearen inplikazioa: onkologo pediatriko bat eraman zuen Egiptora pazienteen balorazio eguneratua egiteko, eta Espainiarako bidaian lagundu die hegazkin medikalizatuan.

Hau da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, OMErekin eta Ministerioarekin batera, parte hartzen duten bigarren ebakuazioa. Iazko uztailaren 25ean, Euskadik osasun-arreta eman zien Gazatik etorritako 9 adingaberi eta osasun-arazo larriak zituen ama bati.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-04-04

    Comentario de X:
    🏥 Gazako 5 adingabekoren taldeak laguntza medikoa jaso du Euskadin

    🏥 El grupo de 5 menores de Gaza ya recibe asistencia médica en Euskadi

    🗣️🎙️ https://t.co/sUTgbeYvvg https://t.co/BcGwixUo46

  • Argazkia SN Robot
    @OSIEECruces
    2025-04-04

    Comentario de X:
    🏥Gazako 5 adingabekoren taldeak laguntza medikoa jaso du Euskadin

    ✔️ @OSIEECruces @DonostiakoOsp @osakidetzaEJGV - ko pediatria-taldeetako arduradunek adierazi dute, balorazioen ondoren, pazienteak egoera kliniko egonkorrean daudela

    🔗 https://t.co/uyLSTShKIo https://t.co/WeMUpdJxqk

  • Argazkia SN Robot
    @OSIEECruces
    2025-04-04

    Comentario de X:
    🏥El grupo de 5 menores de Gaza ya recibe asistencia médica en Euskadi

    ✔️ Responsables de los equipos pediátricos de @osakidetzaEJGV en @OSIEECruces y @DonostiakoOsp han señalado que los pacientes se encuentran en una situación clínica estable

    🔗 https://t.co/7w8oGfs9aZ https://t.co/s7EiI9ycMD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak