Azaroak 25 kanpaina
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza sailak batzarra deitu du sindikatuekin biharko

2025-04-03

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, sindikatuekin bilera egiteko deialdiaren berri eman du gaur. "Bilera batera deitu ditugu sindikatuak ostiral honetan bertan, euskal hezkuntza sistemaren benetako beharrei elkarrekin erantzuteko, ziklo eraikitzaile bat irekitzeko helburuarekin”. Sailburuak dei egin du apirila aukera berri bat izan dadin "lasaitasunetik eta euskal hezkuntza publikoarekiko konpromisotik aurrera egiteko".

Pedrosak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna argia da: "determinaziozz erantzutea hezkuntza sistemaren erronkei etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko". Horregatik, akordiorako borondate irmoa berretsi du eta aldi berean, eskua luzatu du modu eraikitzailean lan egiteko, betiere ikasleen garapen akademikoa eta ongizate emozionala erdigunean jarrita.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @hasier_arraiz
    2025-04-03

    Comentario de X:
    Mahaiaren inguruan esertzeak berak akordiorako borondatea adierazi behar duelakoan, oraingoan lortu behar da!
    Akordiorik eza ez baita alternatiba ona inorentzat. https://t.co/Np2KuvTVQZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak