Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Munduko aditu nagusiak bildu dira Gasteizen, gas ez konbentzionalari buruzko jardunaldietan

2012.eko apirilak 19

Nazioarteko 24 hizlari eta 250 parte-hartzaile izango dira bertan, gas naturalaren alde tekniko, energetiko eta ingurumenekoak eta haustura hidraulikoaren teknika ikuspuntu orokor batetik aztertzeko

Arabako hobi horretan ustez dagoen erreserbak 185 bcm gas izan litzake, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gas-eskaera 60 urtez estali eta hirugarren herrialdeetatik egindako inportazioak nabarmen murrizteko beste

Gas naturalaren alorreko nazioarteko aditu nagusiak izango dira apirilaren 23tik 25era Gasteizko Villasuso Jauregian ospatuko diren Gas Ez Konbentzionalari buruzko Araba Nazioarteko Testuinguruan izeneko Jardunaldietan. Ekitaldi horren bidez, haustura hidraulikoa bezalako teknika berrien bidez gas naturalaren ikerketarekin lotutako alde guztiak argitu nahi dira; horien bidez, izan ere, orain arte ohiko teknikak erabilita gasa lortzerik izan ez den hobietan gasa lortu nahi da. Hori da, hain zuzen ere, Araban detektaturiko gasaren kasua.

Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dituzte jardunaldiak. Bertan, herrialde desberdinetatik etorritako 24 aditutik gora arituko dira, honakoen inguruan hitz egiteko: haustura hidraulikoaren teknikan izandako azken ikerketa eta aurrerapausoak, teknika horrekin nahiz gas naturalarekin berarekin lotutako ingurumeneko zenbait alde, haustura erabiltzearen ondoriozko nazioarteko esperientzia ugariak, eta Gran Enara proiektua bezalako tokiko erronkak. Sociedad Hidrocarburos de Euskadi-ren bitartez Eusko Jaurlaritzak sustaturiko proiektua da azken hori, eta Arabako gasak dituen aukera errealak ikertzea du helburu.

Hizlariak Estatu Batuak, Erresuma Batua, Polonia eta Espainiatik etorri dira, besteak beste, bertako unibertsitate, erakunde, instituzio eta administrazio publikoen ordezkaritzan.  Pertsona garrantzitsuak dira, horietako bakoitzak bere eskualdean esplorazio-lan mardula egin baitu urte askoan; esaterako, John Hange, Pennsylvania estatuko Ingurunea Babesteko Departamentuaren idazkari ohia eta Stuart Gruskin, New Yorkeko Ingurunea Artatzeko Departamentuko komisario ondokoa; Maximilian Khun, Columbiako Unibertsitatekoa, eta Baliabide Energetikoen Segurtasunerako EUCERS Europar Zentroko kidea; poloniar administrazioaren ordezkariak; arloan ikerketa garrantzitsuak egin dituzten unibertsitateak, hala nola, Bartzelona, Manchester, Cornell eta London; arabar geologiaren eta Arabako baliabide hidrikoen gaineko adituak, adibidez Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi, Uraren Euskal Agentzia eta Arabako Foru Aldundiko ur-zerbitzuko kideak; edota John J. Tintera, hau da, Texasko (non 14.000 hobitik gora kontrolatzen diren) esplorazioetan lizentziak eman eta bertako segurtasuna kontrolatu eta zaintzeko arduraduna den Texas Rail Road Commission-eko zuzendari exekutibo ohia.

Jardunaldia hiru egunez luzatuko da, gaika bereizitako lau ataletan. Horrez gain, hirugarren eta azken egunean, iritzia emateko mahai-ingurua egingo da, eta bertan izango dira Arabako alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariak.  Gas ez konbentzionalaren epigrafe horren azpian egituratuta, 24 hitzaldi egongo dira guztira, testuinguru desberdinak landuko direlarik; hala nola, politika eta estrategia energetikoak, ikerketen alde tekniko eta ekonomikoak, Europar araudiak, eta haustura hidraulikoa segurtasunez garatu ahal izateko kontuan hartu beharreko eragin desberdinak.  Azken eguneko mahai-inguruan alderdi politiko desberdinetako eta arloan interesa duten bestelako taldeetako ordezkari instituzionalek parte hartuko dute, elkarren artean esperientziak nahiz ikuspuntuak trukatuz.

Egin diren aurre-azterlanen arabera, lurralde horretako lurpean 185 bcm-ko (milaka milioi metro kubiko) gas-erreserba dago. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoa 60 urtez eta Espainia 5 urtez hornitzeko beste. Ustezko aukera horrek esan nahi du, energia hornitzeari dagokionez Euskadik duen ikuspegia aldatu egin daitekeela datozen urteetan; halaber, asko murriztuko lirateke gas-inportazioak, eta lehen mailako energia ekoiztearen balantza negatiboa murriztea horren garrantzitsua denean, hain zuzen ere. Horretarako, hala ere, esplorazio bidezko ikerketak egin beharra dago, hobi horren benetako bideragarritasun eta gaitasuna modu errealean baieztatu edota behin betiko baztertzeko.

Arabako gas naturalaren esplorazioa

Gasteizen dagoen Gran Enara hobian garatu beharreko ikerketaren helburua zera da, gasa daukan formazioan gas berreskuragarriak daukan magnitudea argitzea.

Horretarako, bi esplorazio-putzu zulatzea aurreikusi du, bata bestearengandik oso hurbil; horrela, behin betiko konfirmatuko da baliabide horren bolumena eta horren aprobetxamenduaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta ingurumen arlokoa.  Horrela, putzu bietan egingo dira haustura hidraulikoko lanak; gasa ateratzeko teknologia ez konbentzional bezala ezagutzen duguna.

Teknika berri hori beharrezkoa da; izan ere, antzemandako hobia, munduan beste asko bezala, iragazkortasun gutxiko arroketan dago; horrek esan nahi du ez dietela teknika konbentzionalei erantzuten. Horregatik, beharrezkoa da haustura hidraulikoaren gisako teknikak aplikatzea; ura, area eta produktu kimikoen portzentaje txiki bat injektatuz (%2tik beherakoa), arroketan fisurak egiten dira; porositate artifizial bat, gasa kanpora irten dadin ahalbidetzen duena. Teknika ez konbentzional horien erabileragatik deitzen zaio gas ez konbentzionala, baina berez etxe, denda eta enpresetan erabiltzen den gas berbera da. Kontua da berau ateratzeko erabiltzen diren teknikak ez direla ohikoak.

Esplorazioak Subijanako Akuiferoa zeharkatuko luke, Valmaseda formaziora heltzeko. Formazio geologiko horretan dago gasa, eta 1.600 metroko sakontasunera dago, akuiferoari dagokionez.  Horrek, zundaketen isolamendu teknika modernoekin batera, akuiferoarentzako estankotasun eta segurtasun erabatekoa bermatuko du.

Behin ikerketen emaitzen analisi zehatza eginda, eta esplorazioa segurtasunez egin daitekeela ikusten bada, etorkizunerako ustiapen-fase bat zehaztuko da.

Proiektu honetan aurreikusitako inbertsioak 100 milioi eurora heltzen dira, eta ikerketen garapenaren bi urteetan 139 lanpostu sortzea aurreikusi da.

 

Informazio gehigarria, egitaraua eta izen-emateko egin klik hemen

5 iruzkin
  • @txabito
    2012.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Llegado de #Vitoria-Gasteiz tras ver expertos mundiales y agentes sociales en las Jorn de gas no convencional http://t.co/xk6Ff3pT #fracking

  • 2012.eko apirilak 25

    Se empieza a demostrar que el gas no convencionale es un bluf tras una miniburbuja economica.

    http://goo.gl/HDQ2f

  • 2012.eko apirilak 25

    Empresa explotadora de gas para en el Reino Unido por los terremotos que causa la extraccion de gas no convencional.
    -------------------------------------------------------------
    http://goo.gl/HXnf1

    PARLAMENTO BULGARO PROHIBE LA FRACTURA HIDRAULICA.
    -------------------------------------------------
    Segundo pais tras Francia que prohibe el Fracking. Impone multas millonarias por usar esta técnica y rescinde contrato a Chevron.

    http://goo.gl/znhFz

    Chevron venia con el caramelo de los puestos de trabajo pero no decia nada de contaminar rios y acuiferos.

    En 2011 el desarrollo no puede ser a cualquier precio.

  • 2012.eko apirilak 25

    Problemas con el Benceno de una explotacion de fracking en un pequeño pueblo de Alemania.

    http://goo.gl/HXnf1

    Impresionante que todavia esten por aqui discutiendo que si solo es investigacion, que si seremos cautelosos con el medio. Que si no da problemas. Luego no digan que no sabian nada.

    Si la gente normal lo sabemos ustedes deberian saberlo. Y mas si van dando charlas por España abanderando esta industria tan contaminante y destructiva.

  • 2012.eko apirilak 25

    Los animales de granja se mueren y vuelven esteriles por causa de los pozos de extraccion de gas no convencional. Se podria afectar a la alimentacion a escala nacional.

    http://cornellsun.com/section/science/content/2012/03/14/prof-fracking-fluid-harmful-animal-health

    El fracturamiento hidráulico en los pozos de gas es nocivo para la salud humana
    --------------------------------------------------
    Las emisiones generadas por esta práctica pueden ncrementar los riesgos de distintos problemas de salud en la población cercana, revela un estudio Ingenieros e investigadores de la University of Colorado Denver, Estados Unidos, han logrado determinar a través de un reciente estudio que las emisiones hacia la atmósfera que se registran cerca de sitios de fracturamiento hidráulico o fracking en pozos gasíferos podrían conllevar un riesgo para la salud de las personas ubicadas en las áreas circundantes. Las emisiones, que contienen hidrocarburos como el benceno, contribuirían contribuir al surgimiento de problemas de salud agudos y crónicos.

    http://www.tendencias21.net/El-fracturamiento-hidraulico-en-los-pozos-de-gas-es-nocivo-para-la-salud-humana_a10755.html

    Por cierto la noticia no especifica a quien le generara esos 30.000 millones. Me da a que los ciudadanos no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)