
‘Euskadik Frantziako modari egiten dion ekarpena’ Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan protagonista
- Euskadiren Frantziako Ordezkaritzak euskal modaren eta Frantziakoaren arteko lotura historikoari buruzko ekitaldi bat egin du, sektoreko profesionalen parte-hartzearekin
- Balenciaga eta Rabanneren argazki erakusketa eta ondarea modaren historian nabarmentzen dira
Euskadiren Frantziako Ordezkaritzak ‘Euskadik Frantziako modari egiten dion ekarpena’ ekitaldia hartu zuen joan den ostegunean, martxoaren 27an. Bertan, Euskadik Parisen modaren industrian duen eragina eta Biarritz-Paris ardatzarekin izan duen elkarreragin historikoa nabarmendu ziren. Ekitaldia Parisen modan lan egiten duten euskal diasporako eta Kutxa Fundazioko kideen laguntzarekin antolatu zen, eta ia ehunka lagun bildu ziren, gehienak Frantziako modaren sektoreko profesionalak.
Ekitaldian Kutxa Fundazioaren fototekako materialarekin egindako argazki-erakusketa bat, Balenciaga eta Rabanneri eskainitako mural bat, bideo baten proiekzioa eta performance artistiko bat izan ziren, sustrai euskaldunak dituen moda etxe frantses baten eskutik. Irune Barrenechea luxuzko markentzako sourcing, berrikuntza eta ehun-diseinuko aholkulari estrategikoak eta Parisko Marangoni Moda Institutuko irakasleak aurkezpen bat egin zuen, erakusketa Euskal Herriko eta Frantziako modaren artean partekatutako historiaren testuinguruan kokatzeko.
Publikoak, gehienbat moda-etxeetako profesionalek, argazkilariek eta aldizkari espezializatuetako ordezkariek osatutakoak, interes handia erakutsi zuen erakusketan, eta Balenciagak diseinatzaile gisa izan zuen garrantzi historikoa nabarmendu zuen.
Arantza Lopez de Munain Euskadiren Frantziako ordezkariak adierazu du ekitaldia arrakastatsua izan dela, eta jende asko bildu dela. Ekimen honen eragin positiboak bidea erraztu du euskal modaren eta haren legatuaren inguruan edizio eta proposamen berriak egiteko. Euskadiren Frantziako Ordezkaritzak oso positibotzat jo du ekitaldiaren harrera, eta aukera berriak aztertzen ari dira Euskadiren eta nazioarteko modaren arteko lotura historikoa eta garaikidea zabaltzen jarraitzeko.