Berriak Lehendakaritza
Eu

Zuen ekarpen, kexa eta iradokizunek IREKIAren lehenengo hobekuntzak eragin dituzte

2010.eko urtarrilak 31

Euskal Berritzaileen Komunitatearen barruan, IREKIAren kanal berria, ekarpenak eta proposamenak jasotzen hasi da

Eusko Jaurlaritzaren web berria hasi da, funtzionatzen hasi zenetik aste bat igaro denean, herritarren ekarpen eta proposamenei erantzuten. Gaurtik hasita, eztabaida eta hausnarketarako gune berri bat ireki da, Euskal Berritzaileen Komunitatean IREKIAk duen kanalean, EBKren erabilgarritasuna hobetzeari buruz; hau, erabiltzaileek eurek planteatutako eskaera da, nabigazioan zehar zailtasun batzuk antzeman dituztelako.

Eusko Jaurlaritzaren web orri berriaren, www.irekia.euskadi.net, funtzionamenduaren lehenengo astean, jada bideratu dira erabiltzaileek atari honetan irekitako eztabaida guneetan planteatutako ekarpenak. Izatez, ekarpen horiei esker IREKIAk Euskal Berritzaileen Komunitatearen barruan duen kanalean disfuntzio batzuk antzeman dira. IREKIAk zailtasun batzuk antzeman ditu gobernuari proposamenak planteatzerakoan edo gobernuak herritarrei planteatutako proposamenetan lan egiterakoan.

Irekia-k lehenengo erronka bat ireki zuen, web orrialdea bera hobetzeko herritarren ekarpenen bila. Eztabaida hori, orain "Gure proposamenak" izeneko atalera aldatu da, zailtasun horiek ikusita. Horrela, leku berri horretan nahi diren elkarrizketa hariak ireki daitezke eta dagozkion ekarpenak egin.

Erronka-proposamen hori orain "Irekian EBK erabiltzea" da, horren sortzaileei (Innobasque) kanal hau hobetzen laguntzeko.

Hobekuntza gehiago

Ez da IREKIAn erantzuna izan duen herritarren ekarpen bakarra.
"Gure proposamenak" atalaren barruan, Eusko Jaurlaritzak herritarrei hiru eztabaida foro desberdin proposatzen dizkie:
a) Tabakoari dagokionez Drogramenpekotasunaren euskal Legearen aldaketa, tabakoari dagokionez, euskal legearen aldaketari buruz eztabaidatzeko topalekua, hori bermatzen duten azterlan eta txostenekin.

b) Open data Euskadi | Datu publikoen irekidura, open data Euskadi proiektua diseinatzeko eta abiarazteko, herritarrek parte hartzeko gune irekia.

c) Irekia - Gobernu irekia, herritarren parte-hartzea sustatzen duena, herri administrazioarekiko harremana hobetzeko. Foro honen barruan, beste lau lan talde daude:

1 .- Euskara/Gaztelania. Eztabaida foroetan eta iruzkinetan euskararen eta gaztelaniaren elkarbizitzarako metodorik onena zein den aztertzeko atala.

2.- Software-a eta aplikazioak. Zuen iritziz, orrialde honetan, bere errendimendua eta funtzionamendua hobetzeko, erabil litezkeen software libreko aplikazio, tresna eta programei buruzko gomendio, iradokizun eta ekarpenak helarazteko diseinatutako atala.
3.- Legea. IREKIAn erabilitako lizentziei, erabilera arauei eta legeari buruzko gunea.
Eta orain, eztabaida eta hausnarketarako beste gune bat gehitu da: Moderazioa, eztabaida orokorra moderatzeko dauden alternatiba desberdinei buruzko hausnarketa, beti ere guztion arteko elkarrizketa hobetzeko helburuarekin.

Aipatu foroetan parte hartzeko, oraingoz, beharrezkoa da EBKan erregistratuta egotea eta lan "taldearen" barruan egotea. Taldeko kide izateko esteka bat dago ezkerreko zutabean, talde beraren barruan, eta hortik aurrera, jada proposamenak eta iruzkinak egin ahal izango dira sarean.
Herritarrak gobernuari edo herri administrazioei helarazi nahi dizkien proposamenak "Gizartearen probetxurako erronkak"izena duen EBKeko atalean egin behar dira.

Sare sozialak

Twitter:
Twitter-en erabilerari buruz hainbat eskaera antzeman ditugu. Hasiera batean, kontu bakarra edukitzea pentsatu genuen, agendako deialdi eta ohar guztiak batera, modu automatikoan, edukitzeko, berehalakotasuna izateko; hor barruan sartzen ziren, halaber, argitaratutako post guztiak eta eskuz idatzitako twitt-ak, non elkarrizketei erantzuten genien edo gertatzen ziren titularrak edo esaldiak kontatzen genituen, argazkiak eskainiz.

Zuen kexen ondorioz, automatismo oro kentzea erabaki genuen eta elkarrizketa murriztea. Baina, jarraitzaile batzuek www.irekia.euskadi.net gunean argitaratutako guztiari buruzko oharrak berehala Twitter-en bidez jasotzeko eskaria egin ziguten, halaber.
Horregatik, hartu dugun erabakia (eta oraindik ere eztabaidatu daitekeena) ondokoa da:

Irekia kontua: Eskuz egingo da, elkarrizketa bat edukitzeko eta zuen mezuei erantzuteko. Berri garrantzitsuenen estekak jarriko ditugu, gure ekintzen berri emango dugu modu laburragoan (pare bat titular) eta gailu mugikorretatik pare bat argazki esekiko ditugu.

Irekia News kontua: Kontu hau jarraitu nahi dutenek automatikoki Irekia-n argitaratzen diren informazio guztien berri izango dute. Kontu hau RSS-rekin ordezkatu zitekeen, baina pentsatu genuen Twitter erabiliz, RSS baino Twitter nahiago duten erabiltzaileen eskaria beteko genuela, beren gailu mugikorretatik kontsultatzen dutelako.

Irekia Agenda kontua: Hemen ere, modu automatikoan argitaratuko dira Twitter-en ekitaldi, gertaera eta ekintza guztiak.

Zuen ekarpenak jasotzen eta aldaketak egiten jarraitzen dugu.

 

 

 

 

 

10 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko otsailak 02

    bilbogorri, hemen dauzkazu Irekia erabiltzeko arauak http://www.irekia.euskadi.net/eu/site/tos

  • 2010.eko otsailak 02

    Zentsor...barkatu, moderatzaileak zein irizpide jarraitzen ditu iruzkin batzuk argitaratu eta beste batzuk ezkutatzeko?
    Posible al litzateke zentsor...barkatu, moderatzaileak onartzen ez dituen iruzkinen egileek arrazoi horiek ezagutzea?

  • Irekia
    2010.eko otsailak 01

    Juan Carlos, Irekia no sustituye a Konpondu, no es lo mismo ni lo pretende.

  • @platoniq
    2010.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia:Vuestras aportaciones, quejas y sugerencias provocan las primeras mejoras en IREKIA . http://bit.ly/9E4nS8

  • @Whitezboy
    2010.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Netoraton: RT @Irekia: Vuestras aportaciones, quejas y sugerencias provocan las primeras mejoras en IREKIA . http://bit.ly/9E4nS8

  • @Netoraton
    2010.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Vuestras aportaciones, quejas y sugerencias provocan las primeras mejoras en IREKIA . http://bit.ly/9E4nS8

  • 2010.eko otsailak 01

    Bueno Irekia versus Konpondu de antes de la normalización.. lo que sucede que lo que antes era anormal ahora se ve como normal...no será que los ojos con los que se miran ven otra realidad que no existe

  • @PilarConesa
    2010.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    buen camino! RT @alorza: #irekia en estado beta: primeras mejoras a partir de la escucha activa http://ow.ly/12ltN #ogov

  • @alorza
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    #irekia en estado beta: primeras mejoras a partir de la escucha activa http://ow.ly/12ltN #ogov

  • @Irekia_News
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Vuestras aportaciones, quejas y sugerencias provocan las primeras mejoras en IREKIA . http://bit.ly/9E4nS8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)