Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko arrantza produktuak sustatuko ditu European Seafood azokaren XX. edizioan

2012.eko apirilak 18

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila EUROPEAN SEAFOOD EXHIBITION azokaren XX. edizioan izango da, bertan parte hartuko duten arrantza eta horren eratorrien sektoreko euskal enpresak babesten. Azoka apirilaren 24tik 26ra izango da, Bruselako Parc des Expositions azoka-esparruan.

Arrain freskoan, izoztuan, aurrez prestatutako janarietan eta kontserbetan espezializatutako enpresak egongo dira ordezkatuta Euskadiren pabiloian (7. Halla- 7-1433 erakusmahaia). Euskal elikadura industriako produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko planaren barruan hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak azoka horretan.

Bisitari profesionalak sustapen-ekintza zehatzak edukiko ditu, 15 minutu inguruko ZUZENEKO SUKALDARITZA erakustaldiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaian; erakusgai dauden produktuak oinarri hartuta, hainbat errezeta prestatuko dituzte sukaldari profesionalek, pintxo errazak zein ezaugarri komun bat -gure arrantza produktuek eskainitako lehengaia- izango duten plater zailxeagoak.

Azoka profesionala da European Seafood, bai eta Europako arrain azoka garrantzitsuena ere; nahitaezko topakelua da sektoreko profesionalentzat, eta Euskadik 10 urtean hartu du parte bertan, Eusko Jaurlaritzaren bitartez.

Arrantzaren eta eraldatutako produktuen Plan Estrategikoak nabarmen dinamizatu du sektorea, eta inbertsio handiak egiten ari dira eraldaketa-industria hobetzeko eta berritzeko. Arrantza industriak pisu berezia du Euskadiko ekonomian, euskal itsasertzeko natur baliabideei esker; izan ere, espezie ugari ditu, kalitatezkoak, eta munduko merkatu nagusietan saltzen dira euskal produktuak. Euskal itsasontziek arrantza-tresna tradizionalak erabiltzen dituzte, itsas ekosistema errespetatzen dute, eta espezieen iraunkortasunaren alde egiten dute.

EUROPEAN SEAFOOD 2012 AZOKAN IZANGO DIREN ENPRESA ETA PRODUKTUAK

ARRANKOBA

www.arrankoba.com

Berdela, sardina eta hegaluzea

BACALAOS ALKORTA

www.bacalaosalkorta.com

Bakailao gezatua, izoztua eta gazitua

SAN PEDRO ARRANTZALE KOFRADIA

www.cofradiabermeo.com

Arrain izoztua (berdela, sardina, txitxarroa, hegaluzea, akula...)

CONSERVAS SERRATS

www.serrats.com

Hegaluzea oliba oliotan, antxoa-xerrak, bokartak

CORPA - CORP.PASCUAL HNOS S.A.

 

 

www.corpa.es

Bokartak, txangurroa, arrain-pastelak, txipiroi eta izkira kroketak, itsaski-tartaletak, arrain-oinarriak eta antxoak

DONIBANE FISH S.A.

www.donibanefish.com

Bakailaoa

LA BACALADERA

www.bacaladera.com

Arrain hoztua, arrain gazitua, arrain izoztua, arrain-kontserbak

MONTE KALAMUA S.A.

 

www.kalamua.com

Hegaluze-solomoa, hegaluze-solomotxoa, hegaluze-trontzoa, ezpata-arrain solomoa, espata-arrain trontzoa, errubeto-solomoa, gelba-trontzoa, hegaluze izoztua

-OPEGUI- BISKAMAR

BAXURAKO ARRANTZAKO EKOIZLEEN GIPUZKOAKO ELKARTEA

 

Hegaluzea

PESCADOS LLORENTE

www.pescadosllorente.com

Arrain freskoa

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko