qrcode

Eusko Jaurlaritzak, beste ekimen batzuen artean, babes-errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian, atzerriko unibertsitate-tituluak homologatzeko eskumenaren eskualdaketa baliogabetu ostean

2025-03-28
  • Espainiako Gobernuarekin batera, Euskadik kudeaketa-gomendio iragankor bat bere gain hartzeko aukera aztertuko da, jasotako 200 homologazio-eskaerei irtenbide bat emateko
  • Halaber, bi gobernuek, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa aldatzea aztertuko dute homologazio-prozesuak gauzatzea autonomia-erkidegoen esku gera dadin eta Transferentzien Batzorde Mistoan hartutako erabakiak konstituzio-jurisdikzioari dagozkiola argi eta garbi arautuko duen lege organiko bat izapidetzea ere aztertuko da

Auzitegi Gorenak atzerriko unibertsitate-tituluak homologatzeko eskumena Euskadira eskualdatzea baliogabetzeko erabakiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak Euskaditik jorratuko diren ekimenak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan, Araubide Juridikoko sailburuorde Sabino Torre eta Autogobernuko zuzendari Begoña Perez de Eulaterekin batera.

Autogobernua defendatzeko helburuarekin eta eskumenen transferentzien esparruan hartutako erabakien zilegitasuna aldarrikatzeko, Eusko Jaurlaritzak babes-errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian, Auzitegi Gorenak atzerriko unibertsitate-tituluak homologatzeko eskumenaren eskualdaketa baliogabetzeko hartu duen erabakiaren aurka. Aurretik, jarduketak deuseztatzeko intzidentea jarriko da Auzitegi Gorenean, ezinbesteko urratsa baita hori Konstituzio Auzitegira jo ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, benetako babes judiziala urratu da. Horregatik, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak azaldu duenez, “defentsa-gabezia alegatuko da Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean, honek gainditu egin dituelako bere eginkizunak Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketa mugatu nahian; alor hori Konstituzio Auzitegiaren funtzio espezifiko bat baita duen konstituzio garrantzia dela-eta”. Gernikako Estatutuak, 16. artikuluaren bidez, irakaskuntzaren eskumena aitortzen dio Euskadiri bere osotasunean – jarraitu du sailburuak– eskumenaren eskualdaketarekin, helburua ez da titulu akademikoak homologatzeko baldintzak arautzea, ezta horiek garatzeko oinarrizko arauetan eragitea, homologazioak emateko gaitasunaz ari gara soilik”.

Eusko Jaurlaritzaren ustetan, Auzitegi Gorenaren erabakiak deuseztatu egiten du eskumena eskualdatzeko akordioa, tituluen homologazioari dagokionean – epaiak alor honi egiten dio soilik erreferentzia – baina baita, baliokidetasun-adierazpenei dagokionean ere, honen inguruan epaiak ezer esaten ez badu ere, guztiz baliogabetuta geratzen delako.

Era berean, kaltetuak suertatu diren pertsonek jarduketak deuseztatzeko intzidentea aurkeztu ahal izango dute, baita ere, Auzitegi Gorenaren aurrean, prozesuan interesdun gisa lekukotuak izan ez direlako, eta ondoren, eta hala badagokio, Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute.

Bestalde, bi gobernuak aztertzen ari dira Euskadik kudeaketa-gomendio iragankor bat bere gain hartzea, epai honen ondorioz ebatzi gabe geratu diren 200 homologazio-eskaerei irteera emateko. Era berean, "Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren 10. artikulua aldatzeko aukera aztertzen ari gara, legeak jaso dezan homologazio-prozesuak eta baliokidetasun-adierazpenak autonomia-erkidegoei dagozkiela" adierazi du sailburuak.

Azkenik, Ubarretxenak azaldu du bide berri bati ekingo zaiola konstituzio-jurisdikzioaren alorrean, "hau da, Transferentzien Batzorde Mistoan hartutako erabakiak jurisdikzio horri dagozkiola argi eta garbi arautuko duen lege organiko bat izapidetzeari ekingo diogu" amaitu du sailburuak.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-03-29

    Alde batetik, eskumen nazionala dago, eta, hala ere, kontraesana izan daiteke euroeskualde-mailan ez ematea, Administrazioaren tutoretza-beharra balego bezala. Kontua da beren eskumena ahalik eta gehien garatzea, kilometro askoko distantzia ez jartzeko, eta horrek zaildu egiten du errealitate soziala, eta ez urrutitik.

  • Argazkia Xaver
    2025-03-29

    Por un lado se da competencia nacional y sin embargo puede ser contradictorio no otorgarla a nivel euroregional como que hubiera necesidad de tutela de la Administración se trata de que desarrollen su competencia al máximo no poner muchos kilómetros de distancia de por medio dificulta la realidad social se vive localmente no a distancia.

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-03-28

    Comentario de X:
    ▶️ El Gobierno Vasco presentará entre otras iniciativas un recurso de amparo ante el Tribunal Constitucional ante la suspensión de la competencia de homologación de títulos universitarios extranjeros.

    Más información https://t.co/ZBGDdNJ9Vq https://t.co/Edao54JH8g

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-03-28

    Comentario de X:
    ▶️ Eusko Jaurlaritzak, beste ekimen batzuen artean, babes-errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian, atzerriko unibertsitate-tituluak homologatzeko eskumenaren eskualdaketa baliogabetu ostean.

    Informazio gehiago https://t.co/EpNafWJgz4 https://t.co/rrnnGIjRkv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak