NIK Patrika Digitala
qrcode

2024 urtean erretiroa hartutako langile publikoei aitortza egiteko ekitaldia

2025-03-27
  • 100 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi xume eta hunkigarrian; erretiratuei eguzkilore bana eman zaie oroigarri eta aitortza ikur gisa

2024. urtean erretiroa hartu zuten Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langile publikoei aitortza egin eta esker ona adierazteko ekitaldi berezi eta hunkigarria egin da gaur eguerdian Lakuako Euskaldun Berria aretoan.

100 enplegatu publiko ohi baino gehiago gerturatu dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxena buru izan duen ekitaldira.  Bertaratutakoei eguzkilore bana banatu zaie oroigarri eta aitortza ikur gisa.

Ubarretxenak bere hitzaldian, administrazioaren eta euskal gizarte osoaren izenean, eskerrak eman dizkie erretiroa hartutako langileei beren ibilbide profesionalean erakutsitako zerbitzurako bokazio, dedikazioa eta konpromisoagatik. "Pertsonen zerbitzura dauden pertsonak, hori da gure administrazioaren aberastasun handiena; kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko konpromisoaren adibide zarete eta zuen esperientzia eta ezagutza da uzten diguzuen ondarea", ziurtatu du sailburuak.

Ildo horretatik, Ubarretxena sailburuak Administrazioaren aro berriari erantzuteko, zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko administrazioa eraikitzeko abian jarri berri duten EKI Plan Integrala aipatu du. Izan ere, administrazioak erronka eta eraldaketa handiei egin behar die aurre, eta plan berriak horiei guztiei erantzun nahi die: belaunaldien arteko erreleboa, ezagutzaren transmisioa, digitalizazioa, administrazioan profil berriak txertatzea eta etengabeko prestakuntza, administrazio berritzaileago, malguago, dinamikoago eta euskaldunago baterantz aurrera egiteko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-03-27

    Comentario de X:
    🤝🏻 Más de 100 personas han participado en el emotivo y especial acto de reconocimiento a las personas empleadas públicas jubiladas en 2024.

    👥Un agradecimiento a estas personas por su vocación de servicio, dedicación y compromiso.

    ➕ Fotos e información https://t.co/ysaYDM1aEb https://t.co/NpxhYAdJuD

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-03-27

    Comentario de X:
    🤝🏻100 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute 2024an erretiratutako langile publikoak aitortzeko ekitaldi hunkigarri eta berezian.

    👥 Eskerrik beroenak pertsona hauei zerbitzurako bokazio, dedikazioa eta konpromisoagatik.

    ➕ Argazkiak eta informazioa https://t.co/UlpFRP5T7b https://t.co/v2lAH1s93T

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak