Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzaren esperientziak protagonismoa hartuko du Galizian Open Datari buruz egingo den jardunaldi batean

2012.eko apirilak 18

Eusko Jaurlaritzak datuen irekieraren alorrean duen esperientziak protagonismoa hartuko du gaur Open Datari buruz Santiago de Compostelako Kulturaren Hiriko auditoriumean egingo den jardunaldian. Hasiera emate ofizialaren ostean, eguneko lehenengo hitzaldia Alberto Ortiz de Zarateren eskutik izango da, 'Open Data Euskadi. Una experiencia consolidada' izenarekin. Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta emateko zuzendariak geroago parte hartuko du ere Open Datak etorkizunari begira dituen erronkei buruz egingo den mahai inguru batean.

Colexio Profesional de Enxeñaría en Informática de Galicia (CPEIG), Xunta de Galicia eta Axencia para a Modernización Tecnolóxica de Galicia (AMTEGA) dira jardunaldi honen antolatzaileak eta bere azpititulua "Oportunidades de transparencia en la era de la información" da.

Iruzkin bat
  • @PIPEJGV
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren esperientziak protagonismoa du Galizian Open Datari buruz egingo den jardunaldian http://t.co/N9GywDfV via @irekia_news

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)