
Adrian López Sarachaga Gazteria eta Emantzipazio zuzendariari elkarrizketa Herri Irratiko Koldo Camporen saioan
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Emantzipazio zuzendaria Herri Irratian izan da, Eusko Jaurlaritzak 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean emantzipazioa sustatzeko 2024an abian jarri zuen Emantzipa laguntzen bigarren deialdiaren berritasun nagusiak kontatzeko.