Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 300.000 euro erabiliko ditu dantza sustatzeko (2012-04-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 17

Agindua, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko dena.

Gobernu Kontseiluak antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Laguntza hauen kopurua gehienez 299.280 eurokoa izango da, honela banatuta motaren arabera: 27.000 euro, koreografiaren sorkuntzarako; 90.000 euro, konpainiak sendotzeko; 100.000 euro, dantza lanak ekoizteko, eta 82.280 euro profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza jarduetarako.

Aginduaren helburua da 2011ko urtealdian gauzatzen diren edo hasten diren dantza-jarduetarako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea, alegia, koreografiaren sorkuntza, dantza-konpainien sendotzea, lanak ekoiztea, eta dantza-profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza. Azken batean, Euskadin lanean diharduten koreografoen eta konpainien sorkuntza-lana suspertu nahi da, eta, ahal den neurrian, sektore hau profesionalizatzeko ahaleginak bultzatu. Horretarako, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko eta Erkidegotik kanpoko zirkuitu eszenikoetan dantzarako aukerak ugaritzeko zabalkunderako ekimenak sustatuko dira.

Laguntzak jasotzeko modalitateak hauek dira:

- Koreografiaren sorkuntza
Atala honetan jatorrizko koreografiak lagunduko dira, bai formatu eszeniko tradizionala dutenak, bai formatu alternatiboa edo kalekoa dutenak, gutxi gorabehera hamabost minutu irauten dutenak, eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean zuzenduak.

- Dantza-konpainiak sendotzea
Laguntza hauek Euskadiko dantza konpainia prefesionalak sendotzea dute helburu. Atal honetan, lanen eta bira-planen ekoizpena eta estreinua ez ezik, prestakuntza eta sentsibilizazio programak ere lagunduko dira.

-Dantza lanak ekoiztea
Modalitate hau bideratuta dago 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean Euskadiko Autonomia Erkidegoan ekoizten eta estrenatzen diren dantza-lanak laguntzera. Ekoizpentzat hartuko da arte muntaketa bat eszenaratzeko beharrezkoak diren jarduketa material guztien multzoa. Onuradun bakoitzari ezingo zaio 25.000 euro baino gehiago eman.

- Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza
Modalitate honetan, 2012ko apirilaren 1etik 2012ko apirilaren 31ra bitartean dantza-profesionalei zuzenduta egiten diren prestakuntza eta laguntza jarduetarako. Laguntza hauen xedea dira dantza-profesionalei berariaz zuzenduta antolatzen diren ikastaro edo etengabeko prestakuntzarako lantegiak, bai eta sorkuntza eta ekoizpen profesionala bultzatzeko jarduerak ere, hala nola, egoitza artistikoak, laguntza administratiboa, teknikoa edo zabalkunderako laguntza. Berariaz utziko dira deialditik kanpo dantzaren praktikaren edo prestakuntzaren jarduerak, baldin eta aisialdirako jarduerak badira edo ikastaro aurreprofesionalak badira (arautuak nahiz arautu gabeak). Onuradun bakoitzari ezingo zaio 20.000 euro baino gehiago eman.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan