Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Batxilergoko aparteko sariak (2012-04-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 17

Agindua, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duena, 2011-2012 ikasturteko.

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Batxilergoko aparteko sariak deitzen dituen agindua onartu du.

Batxilergoko edozein modalitatetako bi kurtsoak (1.a eta 2.a) 2011/12ko ikasturtean bukatu eta gainditu dituzten ikasleek jaso ahal izango dituzte sari horiek, bi kurtsoetan lortutako kalifikazioen batezbestekoa 8,75 puntu edo 8,75 puntu baino gehiagokoa baldin bada.

Aparteko saria lortzen duten ikasleek parte hartzeko eskubidea izango dute beraientzat espreski antolatzen den bidaien programan, 2012ko udan aleman, frantses edo ingeleseko ikastaroak atzerrian egiteko.

Beste alde batetik, 15 saridunen artean 14.460 euro, kopuru berdinean, banatuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan