Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Hiru milioi euroko diru-laguntza Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioari (2012-04-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 17

Erabakia, Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioari zuzeneko diru-laguntza ematekoa, eta . diru-laguntza hori eskuratzeko berme erreala jarri behar izatetik libre uztekoa. Helburua: Berrikuntza Soziosanitarioa bultzatzeko 2012ko Plana gauzatzea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 3.010.000 euroko zuzeneko diru-laguntza onartu du Etorbizi Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioarentzat, 2012. urtean aurreikusten dituen jardueretarako. Horrela % 50 igoko da fundazio horrek 2011ko ekitaldian, lanean hasi zen urtean, izan zuen aurrekontua.

Etorbizi Eusko Jaurlaritzak sustatutako fundazioa da, eta haren gobernu organoan daude Lehendakaritza, Osasun eta Kontsumo Saila eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, Mondragon Korporazioarekin batera.

Haren sorreraren helburua ikerketa, garapena eta berrikuntza garatzea da, desgaitasun-, kronikotasun-, mendetasun- eta zahartze-egoeretarako osasun- eta gizarte-zerbitzuek ematen duten arreta koordinatu eta integratuaren inguruko gai guztietan.

Etorbizi Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioak, haren lan taldearekin eta Ermuko Izarra Centre izenekoan duen ekipamendu berriarekin, lan-plan batekin ekin dio 2012. urteari. Lan-plan horren barruan aurkitzen dira ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuen hautaketa, egituratzea, finantzazioa eta jarraipena egitea, baita ekitaldiak eta ezagutzaren kudeaketako bestelako ezagutzaren kudeaketa ere, esparru soziosanitarioan lan egiten duten eragileen koordinazio eta jarduketa hobeak lortze aldera.

Eusko Jaurlaritzak sortu eta finantzatzen du ekimen hori, berrikuntzaren alde Euskadirako ongizate-, aberastasun-, enplegu- eta lehiakortasun-iturri gisa eta zerbitzu publikoek (osasun eta gizarte arlokoek, kasu honetan) herritarren beharrizanei ematen dieten erantzuna indartu eta hobetzearen alde egiten duen apustuaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan