Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2,3 milioi euroko laguntzak klusterren enpresen arteko lankidetza indartzeko (2012-04-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 17

Ebazpena, 2012ko apirilaren 18koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, zeinen bidez deialdi publikoa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako 2012rako laguntzak emateko.

2011. urtean, Eusko Jaurlaritzaren 2,3 milioi euroek 11 milioi eurotik gorako Ekintza Planak, hau da, klusterretako enpresek egindako jardunak, mobilizatu zituzten.

Eusko Jaurlaritzak bere Kontseiluaren bidez onartu du 2,3 milioi eurotik gorako diru-kopurua bideratzea Euskadiko lehentasunezko klusterrak bultzatzeko. Estrategia horren xedea zera da, euskal enpresen lehiakortasuna enpresen arteko lankidetzaren bitartez areagotzea.

Klusterrek 240.000 euro arte jaso ditzakete beren ekintzak abian jartzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin egindako hitzarmen baten bitartez. Diruz lagundutako jardunek, osorik hartuta, nahitaez erakundearen beraren finantzaketa izan beharko dute, gutxienez % 40koa. 2011. urtean, Eusko Jaurlaritzaren 2,3 milioi euroek 11 milioi eurotik gorako Ekintza Planak, hau da, klusterretako enpresek egindako jardunak, mobilizatu zituzten.

Enpresen arteko lankidetza industria-politikaren oinarrizko estrategietako bat da, eta laguntza horien bitartez kluster bakoitzeko enpresa-elkarteak indartzea lortzen da, nazioartean balioa ematen ari zaion sektoreen araberako antolaketa-sistema bat izanik.

Euskadin 11 kluster-sektore daude. Enpresa-elkarte horiek interesa duten areak lantzen dituzte, hala nola: nazioartekotzea eta ekonomia irekia, teknologia-berrikuntza, kudeaketaren berrikuntza, garapen iraunkorra, eta sektorearen estrategia espezifikoa, beste area interesgarri batzuekin batera.

Bere zereginak honako alderdi hauek barne hartzen ditu: erronka estrategikoak identifikatu ahal izateko behar adinako gogoeta ematea, kideen arteko komunikazioa eta gardentasuna, aukera eta interes komunak identifikatzea, interesdunak harremanetan jartzea, eta baterako lana bultzatzea enpresen artean akordioak lortu arte, lankidetza-proiektu bat garatzeko akordioak, alegia.

Eusko Jaurlaritza lanean ari da enpresen arteko sinergien bateratzea bultzatzeko, Euskadiko enpresei lehiakortasuna areagotzeko eta nazioartean posizionamendu egokia lortzeko aukera ematen dielako. Ildo berean, joan zen urtean Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak klusterren artean lankidetzan jarduteko ekimen bat jarri zuen abian, kluster-egitura batek sortzen duena baino eskala handiago batean lan egiteko aukera ematen duena. Ekimen horren helburua sektore desberdinetako enpresen artean lankidetza-proiektuak bultzatzea da, sinergiak sortzeko eta enpresentzako negozio-aukerak aprobetxatzeko. Horrek aukera eman du laguntzak kaleratu arte markatutako zifrak handitzea, enpresa-egitura batzuek besteengan eragiten dute trakzio-filosofia dela medio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan