Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

1,2 milioi Ulibarri hizkuntz normalkuntzarako programarako (2012-04-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 17

Agindua, ikastetxeetako Ulibarri programak 2012-2013 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, onartu du 2012-2013ko ikasturterako gehienezko dirulaguntzak zehazten dituen Agindua, hizkuntz normalkuntzarako Ulibarri Programan parte hartzen duten edo hartu nahi duten ikastetxeei zuzendutakoak. Halaber, Programan sartzeko edo jarraitzeko baldintzak zehaztu eta dedikazio-orduak finkatzen dira.

Agindu honek ondorengo dirulaguntzak onartzen ditu: 23.841 euro ikastetxe gehiago sartzeko eta 1.176.159 euro parte hartzen duten ikastetxeek jarraitzeko.

Hezkuntza-Administrazioak, ikastetxeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko edo itunpekoetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuen garapenean parte hartzen duen beste edozein erakundek batera egindako jardueraren bidez osatuko dute Ulibarri Programa.

Ulibarri Programako ikastetxeetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuek euskararen erabilpena sustatzea dute helburu nagusia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan