Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Bilbao-Bilbao martxa zikloturista inauguratu du, errepideko erantzukizun sozialerako deia eginez

2025-03-23
  • Jaurlaritzak telefono mugikorra bizikletetan eramateko 8.000 poltsa iragazgaitz banatu ditu parte-hartzaileen artean

Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak Bilbao-Bilbao martxa zikloturistaren 36. Edizioa inauguratu du gaur goizean, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste agintari batzuekin batera. Deustuko zubitik abiatu da probak 8.000 parte-hartzaile inguru izan ditu eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran: laburra (85 km), klasikoa (115 km) eta luzea (125 km).

Olabarrik azpimarratu duenez, "txirrindularien kolektiboak babes berezia merezi du gainerako kolektibo zaurgarriekin batera, hala nola oinezkoak, motorzaleak edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen gidariak". Olabarrik adierazi duenez, "Eusko Jaurlaritza, 2025eko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Plan Estrategikoan hartutako konpromisoari erantzunez, ezinbestekoa den sentsibilizazio-lana egiten ari da, bide-segurtasuna guztion ardura baita. Oso garrantzitsua da zirkulazio-arauak eta, zehazki, errepidean ziklomotorrak edo txirrindulariak aurrerantzean tarteak zorrotz errespetatzeak. Baina, era berean, funtsezkoa da kolektibo zaurgarriek ere arrisku-portaerak saihestea, istripuei aurrea hartzeko."

Lankidetza

Eusko Jaurlaritzak mugikorra bizikletetan eramateko 8.000 poltsa iragazgaitz eman dizkie probaren antolatzaileei, parte-hartzaileen artean bana ditzaten. Aurreko edizioetan bezala, pantaila handi batean proiektatu da bizikletaz zirkulatzeko aholkuak biltzen dituen dekalogoa, Jaurlaritzak berak pretatuta. Era berean, bide-segurtasuneko aholkuak jasotzen dituzten mezuak ere prestatu dira, eta urtean zehar posta elektronikoz bidaliko zaizkie zikloturisten martxa honekin zerikusia duten 40.000 pertsonari, egungo edizioan edo aurrekoetan parte hartu dutenak izan.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-03-23

    Ibilgailu bat arma bat izan daiteke, gaizki erabiltzen bada. Ondoren, behin baino gehiagotan pentsatu behar da edozein motatako ibilgailu bat hartzeko moduan dagoen, eta muturreko istripu bat gertatzen bada, dolu bereziarekin, berriro pentsatu behar da familia-kate osoari erantzunaraztea, hautsitakoa ordaindu arte. Ondo legoke erantzukizun politikoak dituzten pertsona ospetsuak ere ez animatzea edonor, besterik gabe, erantzukizun horiek hartzera, bere erabakiei erantzuten ez dienean, nahiz eta ez-egitezko prebarikazioa egon, gauzak okertzen diren bitartean gaizki daudela jakinda ezer ez egitea, edo, hala egin badezakete, zortea alde batera ez uztea.

  • Argazkia Xaver
    2025-03-23

    Un vehículo puede suponer un arma si se da un mal uso luego pensarse más de una vez si se está en condiciones de coger un vehículo de cualquier tipo y en el caso extremo en caso de accidente con dolo especialmente, repensar hacer responder a toda la cadena familiar hasta pago del roto se diera. Estaría bien incluso a personalidades con responsabilidades políticas no anime a cualquiera sin más a tomar dichas responsabilidades cuando no responda de sus decisiones incluso aún si se diera prevaricación por omisión, no hacer nada sabiendo que están mal las cosas mientras empeoran o puedan hacerlo no dejar en abandono a la suerte.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak