Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

9,794 milioi euro eskuko ordenagailuetarako dbhko 1.eko ikasleentzat (2012-04-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 17

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastu baten kontratua egiteko baimenerako,Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoko ikasleentzako ekipo ultraeramangarriak hornitzearen kontzeptuan, Eskola 2.0. planaren barruan.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez hartu du 9,794 milioi euroko gastu bat baimentzeko erabakia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoko ikasleentzako eskuko ekipoen hornikuntza kontratatzeko, Eskola 2.0. Planaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan