
Eusko Legebiltzarrean “Kalitate Demokratikoa Hobetzeko” Ponentzia abian jartzea proposatu du Lehendakariak
- Europako eta munduko ziurgabetasunaren aurrean, Euskadi erreferente demokratikoa izatea defendatu du Imanol Pradalesek
- " Herri gisa aurrera egitea garapen demokratikoaren eskutik lortu daiteke soilik. Horrela baino ez ditugu bermatuko pertsonen askatasuna eta duintasuna", Imanol Pradales.
Imanol Pradales Lehendakariak Euskadin demokrazia indartzearen eta modernizatzearen garrantzia azpimarratu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko kontroleko osoko bilkuran. Ildo horretan, iragarri du Eusko Legebiltzarrean bertan proposatuko duela "Kalitate Demokratikoa Hobetzeko" lan-ponentzia bat martxan jartzea, arau-esparru zabala, berritzailea eta abangoardiakoa eratzeko, Euskadi erreferente izan dadin demokrazian.
Lehendakariak inbestidura-hitzaldiaren zati bat ekarri du gogora: " Herri gisa aurrera egitea garapen demokratikoaren eskutik lortu daiteke soilik. Horrela baino ez ditugu bermatuko pertsonen askatasuna eta duintasuna". Gainera, gaineratu duenez, " hurrengo urteetan, eta munduko leku askotatik datozen olatu antidemokratikoen aurrean, demokraziaren alde lan egin behar dugu, irmotasunez".
Pradales Lehendakariak adierazi duenez, demokraziak etengabeko konpromisoa eskatzen du eta, munduan eta Europan gaur egun dauden erronken aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da konpromiso hori indartzea. Horretarako, azpimarratu du funtsezkoa dela hainbat eremutan jardutea, hala nola: erakunde-sistemaren portaera eta eraginkortasunean, gobernantza-ereduetan, herritarren kultura demokratikoan, memoria kritikoaren eta bizikidetzaren balioetan, gizarte zibil aske eta autonomoa indartzean, komunitatearen eta nortasunaren zentzua sendotzean, kalitatezko eztabaida publikorako baldintzak sortzean, desinformazioaren aurkako borrokan eta nazioarteko aliantza egokien sustapenean.
Era berean, legegintzaldiaren hasieratik demokrazia indartzeko estrategia bat lantzen ari direla jakinarazi du. ‘European Democracy Action Planaren’ ildotik, Europako Batzordea ‘European Democracy Shield’ garatzen ari da, eta Euskadi bere estrategia ekimen horrekin lerrokatzen ari da. Imanol Pradalesek aurreratu duenez, lan hori ekintza, proiektu eta politika publiko zehatzak zehaztuko dituen plan batean jasoko da.
Gaur egun, hainbat ekimen jarri dira abian alor horretan. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Euskadin politika eredugarria gauzatzeko bultzatzeko ituna, elkarlaneko gobernantzarako esparrua eta eztabaida-prozesuak. Horien artean, besteak beste, daude: trantsizio energetikoari buruzko herritarren batzarrak, Urdaibain entzuteko prozesua eta gazteriarekin, berrikuntza demokratikoko proiektuekin eta Gardentasunari buruzko Legearekin egindako lan espezifikoa, laster aurkeztuko dana Legebiltzarrean.
Horrez gain, Lehendakariak azpimarratu du haratago joan beharra dagoela, Europa modernoaren sorrerako eredu eta balioen defentsan dagokion erantzukizuna bere gain hartuz, bakea, askatasuna, berdintasuna eta justizia soziala bezalako kontzeptuetan. "Inork ez ditu defendatuko gu geu ez bagara. Pauso bat aurrera eman behar dugu. Gure erantzukizuna onartzea, hori ere badugulako", adierazi du.
Hori dela eta, Euskadiko "Kalitate Demokratikoaren Hobetzeko" Ponentzia sortzeko eztabaida publikoa irekitzea proposatu dio Eusko Legebiltzarrari. Helburua Herriak arau-esparru zabala eta abangoardiakoa izatea da, totalitarismoak eta autoritarismoak indarra hartzen ari diren mundu honetan jasaten ari diren erasoen aurrean demokrazia indartzeko.
"Demokraziak, gaur egun, inoiz baino gehiago, atxikimendua eta konpromisoa eskatzen ditu, pertsonala eta kolektiboa. Bide hori elkarrekin egiteko deia egiten dut, gure gizartearen onerako izango baita. Demokrazia egunero eraikitzen da, urratsez urrats, guztion artean ", amaitu du lehendakariak.
-
2025-03-22
Estimado Imanol. Democracia....palabra seria. Creo sinceramente que todos sabemos lo que significa. Y desde hace tiempo. Hagase la pregunta o reflexione el por qué de esta situación. Pregunto, no tendrá algo que ver la forma de actuar de los políticos gobernantes?. Y ocurre en Euskadi y todos los días. Le explico en unas breves líneas un hecho por el que unos Jubilados vascos han acuñado una frase: ANOMALIA DEMOCRATICA EN EUSKADI. Sí, sabe a qué se refiere: al conflicto de una entidad GEROA EPSV, una entidad regulada y supervisada por su gobierno. Y se lo dije frente a frente en Azpeitia el uno de agosto de 2024. Y otra frase que concuerda con la anterior: ESCANDALO EN LAS EPSV,s DE EUSKADI. Lehendakari ud. y su grupo con el que nos reunimos tienen una gran oportunidad de rectificar. Nadie nos ha dicho que no tenemos razon, ni pnv, ni eh bildu, ni pse, ni pp, ni elkarrekin podemos, ni sindicatos, ni patronal. Porque en el fondo de sus corazones o mentes saben que tenemos razón. Ruego reflexionen y rectifiquen. Haganlo por unas personas que han trabajado y creado riqueza en Euskadi. Le esperamos. Sabe como contactar con APG (agraviados por geroa). Buen finde.