Berriak Hezkuntza
qrcode

Europako Batzordeak Euskadiko Hezkuntza ekimen bati aitortza egin dio

2025-03-20

Zarauzko Orokieta Herri Eskola eta Busturiako Eskola Esperimentazio Zentroa berriki aintzatetsi dituzte iraunkortasunarekin eta natura-ingurunearen kontserbazioarekin lotutako ekimenengatik. Proiektu horiek ikasleek ingurumenarekiko duten konpromisoa pizteaz gain, naturarekin harreman zuzenean ikasteko aukera ematen diete.

Busturian garatzen ari den proiektuak Blue School ziurtagiria jaso du, Europako Batzordearen Itsas Foroaren sari bat, itsas ingurunearen ezagutza, babesa eta kudeaketa jasangarria sustatzen duten zentroak saritzen dituena. Ekimen horri esker, ikasleak ingurune natural batean murgilduta bizi daitezke, eta astebete igarotzen da biodibertsitatearekin harreman zuzenean.

Bestalde, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak Zarauzko Orokieta Herri Eskola Ikastetxe Jasangarritzat aitortu du, jasangarritasuna bere hezkuntza-curriculumean txertatzeko egindako lana aintzat hartuta.

Bi aitorpen horiek islatzen dute Euskadiko ikastetxeak hezkuntza berritzaileagoa bultzatzeko egiten ari diren lana, jasangarritasunaren balioak sustatuz, ikasleak ingurunearekin lotuz eta etorkizuneko ingurumen-erronkei aurre egiteko prestatuz. Hezkuntza Sailak bikaintasunaren aldeko apustua egiten du, metodologia berritzaileak sustatzen dituzten hainbat ekimenen bidez. Zehazki, ikasleentzako funtsezko konpetentziak garatzeko inplikatutako arloetako bat Berritzeguneko Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Arloa da (Prestakuntzan eta Hezkuntza Berrikuntzan Laguntzeko Zentroa). Arlo horrek hainbat ekimen planteatzen ditu, hala nola bisitak, lehiaketetan parte hartzea eta ikastetxeak inplikatzen diren beste jarduera osagarri batzuk. Haren bertute nagusia da ikasleei aukera ematen diela beren gaitasun zientifikoa garatzeko, natura-ingurunea behatuz, esperimentatuz eta aztertuz.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak azaldu duenez, "sistemaren hobekuntzaren parte da jakin-min zientifikoa, kontzientzia jasangarria eta zuzeneko esperientzian oinarritutako ikaskuntza piztea". Ikasleei "metodo zientifikoa aplikatzea eta pentsamendu kritikoa indartzea" ahalbidetzen dieten eskola-ekimenak ugariak dira Euskal Hezkuntza Sisteman. Horren erakusgarri, Hezkuntza Sailak zorionak publikoki helarazi nahi izan dizkie azken asteetan aitortu diren bi ikastetxeri: Orokieta Herri Eskolari eta Busturiako Eskola Esperimentazio Zentroari.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-03-21

    Udalerrian egon daitezkeen arrisku naturalei aurre egiteko udal arreta-protokoloak modu batera edo bestera helaraziz, inor ez dadila arretarik gabe geratu, gero albistegian agertzeko, koordinazioa erraza izan ez arren.

  • Argazkia Xaver
    2025-03-21

    Haciendo llegar de un modo u otro los distintos protocolos municipales de atención para hacer frente a posibles riesgos naturales en el municipio no quede nadie en desatención para luego aparecer en el noticiero aunque la coordinación pueda no ser fácil.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak