
Amaia Barredo: “ekonomia urdina” euskal itsasertzaren garapenerako bermea da
- World Maritime Week-en irekiera Barakaldoko BECen
- “Gure arrantza-sektoreak eta merkataritza-nabigazioaren sektoreak zeregin aipagarria dute ekonomiaren garapenaren eta balio-katearen sustatzaile gisa
- Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordeak parte hartu du inaugurazio-ekitaldian
- “Itsasertzeko eremuetako ekonomia urdina kostaldeko eta arrantzako komunitateetako bizi-kalitatea hobetzeko eta ekonomia dibertsifikatzeko tresna da”
- Hego Euskal Herriak 246 kilometroko kostaldea du
Barakaldo, Bizkaia 202 03 19
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, “ekonomia urdina” Euskadiko itsasertzaren garapenerako bermea da. Gaur goizean Barakaldoko BECen egin den World Maritime Week-en irekiera ekitaldian parte hartu du Xabier Basañezekin, Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordearekin eta Cristina Múgica Bizkaiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiarekin batera. Jardunaldietan lau atal espezializatu izango dira: Eurofishing, Sinaval, Future Port eta Marine Energy.
“Munduko Itsas Aste honetan Eurofishing atalean jorratuko diren zeharkako lau gai nagusien barruan, hau da, Ekonomia Urdina eta Garapen Jasangarrian duen eginkizuna, itsas industriaren Deskarbonizazioa, Digitalizazioa eta Lehiakortasuna, horietan guztietan, Arrantza Sektorea, ontzijabeena eta merkataritza-nabigazioa dira eragile protagonistak”, adierazi du Amaia Barredok.
Amaia Barredo sailburuaren arabera, “gure arrantza-sektorea eta merkataritzako nabigazioaren sektorea, Europako Atlantikoko fatxada osokoak bezala, Ekonomia Urdinaren parte dira, eta zeregin nabarmena dute, garapen ekonomikoaren eta erauzketa-, garraio- eta aisialdi-sektore osoa barne hartzen duen balio-katearen sustatzaile gisa”.
Zerbitzuak eta merkaturatzea
“Sektore horiek horiei lotutako zerbitzuen katera eta sektorea hornitzen duen industria osagarrira ere iristen dira, bai eta arrainaren eta itsasoko produktuen merkaturatze-, eraldaketa- eta banaketa-kate osora ere, bere forma guztietan. Zorionez, gure ontziak CO2 emisioak murrizteko lanean ari dira. Gure enpresak eta armadoreak ahalegin handia egiten ari dira horretarako”, azpimarratu du Barredok.
Barredok adieraz duenez, “gure etengabeko topaketa instituzionaletan egunero egiaztatzen eta hautematen dugun bezala, gure euskal sektore nautikoa, Europa Atlantikoko gainerakoa bezala, deskarbonizaziorako eta energia fosilak bertan behera uzteko prozesuaren parte da. Prozesu hori babestu eta sustatzeko, beharrezkoa da horretarako sortutako Europako Funts berri baten bidez edo egungo FEMPAren, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren, erreforma baten bidez laguntzea”.
Barredo sailburuak aipatu duenez, “digitalizazioa eta teknologia berrien ezarpena, lehorraren eta ontzien arteko interkonexioa (24-7-365-Egun-aste-urte), inoiz ez bezalako aurrerapena da tripulazioen lan-baldintzak hobetzeko eta flotak kontrol-tresna berrietara nahitaez egokitzeko”.
Informazioa
“Gaur egun –erantsi du Amaia Barredok–, gero eta informazio gehiago erabili eta prozesatu beharrak, batez ere patroien aldetik, Adimen Artifiziala sektorean aplikatzea aukera gisa ikustea dakar. Horrek guztiak, arrantza-produktuen ontzietako tratamenduan, horien kalitatea hobetzeko, egindako aurrerapenekin batera, gure flotaren lehiakortasuna hobetzea ekarriko du”.
WWWren barruan kokatzen den FUTUREPORT biltzarrak portuetako Digitalizazioaren eta Zibersegurtasunaren arloko eta itsas inguruneko deskarbonizazioaren eta emisioen murrizketaren arloko (biak ere gaur egun gaurkotasun handiko eremuak dira) alderdirik aipagarrienak jorratuko dituzten pertsona adituak bilduko ditu.
EUROFISHING Biltzarraren ardatza arrantza-sektoreak kalitateko elikagaiak, inpaktu ekologiko txikikoak –animalia-proteina basati jasangarriena–, hornitzeko helburu estrategikoari egiten dion ekarpena eta merkaturatzearen, eraldaketaren eta banaketaren balio-katearen egituratzaile gisa duen zeregina da.
“Itsasertzeko eremuetako ekonomia urdina kostaldeko eta arrantzako komunitateetako bizi-kalitatea hobetzeko eta ekonomia dibertsifikatzeko tresna da. Euskadiko itsasertzak 246 kilometro ditu, eta horiei Hendaia eta Baiona arteko beste 40 kilometro gehitu behar zaizkie. Baliteke luzera txikia izatea, baina oso “bizia” da, bai jarduera ekonomiko industrialari eta landatarrari dagokienez, bai eta, jakina, uretako eta arrantzako eta merkataritzako jarduerari dagokionez ere”, adierazi du Amaia Barredok.
Oreka
“Ekonomia urdina funtsezkoa da oparotasun ekonomikorako eta gizarte-ongizaterako; izan ere, 3.000 milioi pertsona baino gehiago daude planeta osoan itsasoko eta kostaldeko biodibertsitatearen mende. Munduko biztanleriak hazten jarraitzen duenez, eta 2050erako 9.700 milioi inguru izatea aurreikusten da, funtsezkoa da hazkunde ekonomikoa ekosistema naturalekiko begirunearekin orekatzea”, zehaztu du Barredok.
2023ko urrian, Eusko Jaurlaritzak formalki aktibatu zuen Itsas Garapen Elkartea tokiko arrantza taldea eta haren toki-garapeneko estrategia parte-hartzailea, “Ekonomia urdin jasangarrirako trantsizioa” lelopean.
“Nik neuk uste dut Euskadi trantsizio horretan Europa Atlantikoko herrialderik kontzientziatuenetako bat dela. “Trantsizio” hori oinarritzen da arrantza sektoreari laguntzean eta haren jarduera ekonomikoa dibertsifikatzean, lurraldearen hazkunde urdina ekarriko duten jarduera ekonomikoak sustatzean, itsasertzaren garapenean eta arrantza-komunitateen ekonomia urdinerako trantsizioa bultzatzean”, adierazi du.
Amaia Barredoren ustez, “Euskadin erabakitasunez ari gara lanean ekonomia urdinaren itsasertzeko garapenik onena sustatzeko gure 240 kilometroko kostaldean, Europar Batasuneko Atlantikoko itsas fatxada osoaren –2.500 km– barruan”.
“Zorionez, garai berri bat bizi dugu, eta Eusko Jaurlaritzak gogoz ekin dio herriari bultzada berri bat emateari, gure itsasertzeko zerbitzuak eta arrantzako eta uretako sektore osoarenak indartuz eta hobetuz, etorkizun hurbil horretarako prestatzeko; kasu honetan etorkizun urdina, ondo prestatutako jende berria eta gaztea, Europar Batasuneko gainerako herrialdeekin batera lan egingo duena, izan behar duena”, esan du amaitzeko Barredok.
-
2025-03-19
Comentario de X:
RT @itsaslurraEJGV: ⚓️ World Maritime Week
#WMW #Eurofishing -
2025-03-19
Comentario de X:
⚓️ World Maritime Week
#WMW #Eurofishing -
2025-03-19
Comentario de X:
🌊 #WorldMaritimeWeek-en irekieran Amaia Barredo sailburuak, arrantza-sektoreak Ekonomia Urdinean duen papera nabarmendu du, balio-katearen garapen ekonomikoaren sustatzaile gisa. Ekitaldiak #Eurofishing kongresua hartuko du gaurtik aurrera @BEC_Bilbao -
2025-03-19
Comentario de X:
🌊 La consejera Amaia Barredo destaca en la apertura de #WorldMaritimeWeek, el papel del sector pesquero en la #EconomíaAzul como promotor del desarrollo económico de la cadena de valor. La #WMW acoge desde hoy el congreso #Eurofishing en @BEC_Bilbao