
Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu 2025ean Euskadin kultur jarduera sustatzera, aurrekoan baino % 4,6 gehiago (Gobernu Bilera 2025-03-18)
- Iaz 20.644 kultur ekitaldi egin ziren, duela bi urte baino % 27,3 gehiago, egunean 56 kultura-ekitaldi
- Ibone Bengoetxea lehendakariordeak: “Aurrekontua handitzea eta deialdiak laster ebaztea artisten kolektiboari laguntzeko beste bide bat da”
"Kultura motor ekonomikoa eta pertsonengan ongizatea sortzeko tresna da, eta, horregatik, kultur ekoizpenaren balio-katea indartzen jarraituko dugu, 28 milioi eurorekin”. Hala adierazi du Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Lehendakariordeak agerraldia egin du hedabideen aurrean, 2024ko kultur programazioaren balantzearen kontu emateko eta bere sailak 2025ean kultura sustatzera bideratuko duen finantzaketaren berri emateko.
Bengoetxeak azaldu du 2024an 20.600 kultur ekitaldi baino gehiago egin direla Euskadin, aurreko urtean baino % 12 gehiago (18.337 2023an) eta 2022an baino % 27,3 gehiago (16.221), egunean 56 ekimen. Kulturaren Euskal Behatokiak egindako “EAEko kultura-programazioaren analisia. 2024. urtea” txostenean jasotako datuak dira. “Sailetik oso positiboki baloratzen ditugu zifra horiek, eta erakusten dute Euskadin izugarrizko talentu sortzailea dugula, sorkuntzek eskaintzen dituzten egiturak ditugula eta parte hartzen duen eta kulturaz gozatzen duen gizarte bat daukagula”, adierazi du lehendakariordeak.
Bere hitzaldian azaldu duenez, “kultura tresna bat da Euskadiko kide eta komunitate sentimendua indartzeko” eta gobernu bezela indartu nahi den kultura sistema balioan jarri du. Konpromiso horren baitan, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak aurreratu du Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko dituela aurten kultur sektore guztien balio-katea osatzen duten eragile guztientzat, iaz baino %4,6 gehiago.
2025ean kultura bultzatzeko finantzaketa
Deialdien bidez (17,4 M €, aurreko urtean baino % 5,7 gehiago) eta dirulaguntza izendunen bidez (10,6 M €, 2024an baino % 3,5 gehiago), Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak literaturaren, arte eszenikoen, musikaren, arte plastiko eta bisualen, ikus-entzunezkoen, jaialdien antolatzaileen, antzerki emanaldien edo berrikuntzako proiektuen sektoreko 730 eragile baino gehiagorengana iritsi nahi du.
Sektoreetatik harago, finantzaketa hori pertsonei ere zuzenduta dago: sortzen laguntzeko, beren proiektuak garatzeko, prestatzeko, ekoizteko, beren lana sustatzeko, banatzeko edo zabaltzeko.
Bengoetxeak, gainera, konpromisoa hartu du deialdi eta dirulaguntza hauen erdia apirilerako ebatzita egotea eta gehiagoa uztailean. Honi esker, laguntzak eskatzen dituzten kultur erakundeek lehen seihilekoan jakingo dute zer aurrekontu izango duten beren planak gauzatzeko. “Finantzaketa handitzea eta izapideak bizkortzea sortzaileei eta artistei laguntzeko eta kulturaren egiturak indartzeko modu bat gehiago dira”, adierazi du.
2024ko kultur programazioaren analisia
Kulturaren Euskal Behatokiak, Kulturaren Euskal Behatokiak, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean programatutako kultur ekitaldi guztiak aztertu ditu. “EAEko kultura-programazioaren analisia. 2024. urtea”, azterlanaren arabera, iaz 20.644 kultur ekitaldi egin ziren, % 12 aurreko urtearekin alderatuta (18.337 2023) eta % 27,3ko igoera 2022arekin alderatuta (16.221).
Datu horiek Kulturklikek jasotzen duen agendan oinarritzen dira. www.kulturklik.euskadi.eus, euskal kulturaren atari interaktibo nagusia, kultur eragile guztiei irekia, bere programazioa eta eduki interesgarriak zabaltzea helburu duena.
2024an, hau izan da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultur jardueraren banaketa, Kulturkliken jasotako ekitaldi-motaren arabera:
|
|
kopurua |
% |
|
Kontzertuak |
5.743 |
27,8 (+3,1) |
|
Antzerkia |
4.408 |
21,4 (+2,8) |
|
Zinema eta ikus-entzunezkoak |
2.231 |
10,8 (+27,7) |
|
Hitzaldiak |
1.900 |
9,2 (+57,3) |
|
Erakusketak |
1.266 |
6,1 (+2,7) |
|
Bertsolaritza |
1.062 |
5,1 (+0,5) |
|
Dantza |
903 |
4,4 (+3,4) |
|
Beste batzuk |
3.131 |
15,2 (+32,6) |
Ekitaldirik ugarienak kontzertuak izan dira. Aurreko urtean baino % 3,2 gehiago programatu dira; 2024an 5.743 kontzertu. Kontzertu gehienak musika garaikideari dagozkio, guztizkoaren % 77,7. Ordainpeko kontzertuen batez besteko prezioa 15,8 eurokoa izan da. Bizkaian programatu dira kontzertu gehien (% 45), ondoren Gipuzkoan (% 40,4) eta Araban (% 14,6). Bestetik, euskara izan da musika-emanaldietan gehien agertu den hizkuntza. Kontzertuen % 26 euskaraz izan dira.
Antzerkiari dagokionez, 2024an 4.408 emanaldi programatu ziren guztira, 15 euroko batez besteko prezioarekin EAordainpeko ekitaldi bakoitzeko. Hizkuntzari dagokionez, emanaldien % 44,2 gaztelaniaz egin ziren eta % 40 euskaraz. Antzerki-generorik antzeztuena testu-antzerkia izan da (% 47), eta ondoren zirkua (% 15,1). Gainera, 2024an Euskadin eskainitako antzerki-emanaldien % 41 haurrei eta familiei zuzenduta zeuden.
Dantzari dagokionez, 903 emanaldi programatu ziren 2024an. Ordainpeko dantza-ikuskizunen batez besteko prezioa 14 eurokoa izan zen, eta dantza garaikidea izan da Euskadiko agertokietan presentzia handiena izan duen generoa; antzezpen guztien % 64,7, eta dantza tradizionala, berriz, emanaldien % 24,6 izan da.
Kulturaren Euskal Behatokiaren txostenak 1.266 erakusketa ere jasotzen ditu 2024an Euskadin. Aztertutako erakusketak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean inauguratu direnak dira, amaiera-data edozein dela ere.
Txostenean 1.062 bertso-saioren datua ere jasotzen da. 2024an egindako bertso-saio guztien % 56,3 Gipuzkoan egin ziren, % 35,1 Bizkaian, eta % 8,6 Araban.
Kultur ekitaldi gehien Bizkaian programatu dira (% 44,8), ondoren Gipuzkoan (% 40,7) eta, azkenik, Araban (% 14,8).



