qrcode

Eusko Jaurlaritzak profesionalizazioa, talentuaren erakarpena eta eskaintza eta eskariaren arteko lotura bultzatzen ditu zainketen ekonomian

2025-03-17
  • ZainLab Hub programak arreta berezia jartzen du sektore honetan lan egiten duten profesionalen kualifikazioan, eta aldi berean enpleguak duintzeko eta lan baldintzak hobetzeko lan egiten du 

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak profesionalizazioaren, talentua erakartzearen eta eskaintza eta eskaria zainketen ekonomian lotzearen aldeko konpromisoa berresten du ZainLab Hub-en bitartez. Tresna berritzailea da hau, zainketen ekonomia hobetzen laguntzeko helburua duena. 

Hala jakinarazi du gaur goizean Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, "zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian profil desberdineko profesionalen eskuragarritasuna ahalbidetzeko" programaren aurkezpenean, "sektore honen premia eta eskaerei erantzuteko gaitasun egokiekin". 

Era berean, Torresek aurreratu du ZainLab Hub-ek “etorkizun okupazionala eta konpetentzien etorkizuna aztertzen duela, enplegurako eta prestakuntzarako ezagutza, informazioa eta datuak identifikatzeko, sortzeko eta transferitzeko helburuarekin, arreta berezia jarriz sektore honetan lan egiten duten emakumeen kualifikazioan, eta aldi berean, enpleguak duintzearen eta lan-baldintzak hobetzearen alde lan egiten du”. 

Horretarako, Torres lehendakariordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzak bat egin duela Pact for Skills eta Iraupen Luzeko Zainketen Eskala Handiko Elkartearekin, ZainLab gaitasunen aldeko Europako estrategiarekin lerrokatzeko eta, horrela, Europako sareetan parte hartzea bultzatzeko. 

Enplegu berriak 

ZainLab-en garatutako prospektiba-sistemaren esparruan egindako estimazioek adierazten dutenez, hurrengo hamarkadarako 23.000 enplegu inguru izango dira zuzeneko zaintzako okupazioetan. Horietatik 10.000 inguru ordezkapen-beharrengatik izango dira, eta 6.000 behar berriengatik. 

Torres lehendakariordeak ziurtatu duenez, "errealitate kuantitatibo nabarmen baten aurrean gaude: gero eta zaharragoak gara eta gero eta gehiago bizi gara". Euskadin, 65 urte bete dituzten milioi erdi pertsona baino gehiago daude, horietatik laurden bat bakarrik bizi dira, 50.000 baino gehiago 80 urtetik gora dituzte eta 20.000 inguru bakarrik bizi dira egoitzetan. 

Testuinguru honetan, Torresek premia horiei erantzungo dieten profil profesional berriak identifikatzeko eskatu du, eta orain arte SSI kooperatiba-taldearen eskutik eta foru-aldundiekin, udalekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan egindako lanari balioa eman dio. 

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-03-18

    Etengabeko prestakuntza bermatuz, etor daitekeenaren aurrean prestakuntza hobean egotea, larrialdiak eskaera-puntetan ase gabe; ahal dela, komunitate-laguntzako sareekin zer egin badakiela; beste alde batera ez begiratzea eta fardela xukatzen ez saiatzea.

  • Argazkia Xaver
    2025-03-18

    Garantizando la formación continua estar en mejor preparación ante lo que pueda venir sin saturar las emergencias en picos de demanda sabiendo qué hacer con redes de apoyo comunitario a poder ser, obligaciones no mirar para otro lado ni tratar de escurrir el bulto.

  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-03-17

    Comentario de X:
    ℹ️ Eusko Jaurlaritzak profesionalizazioa, talentuaren erakarpena eta eskaintza eta eskariaren arteko lotura bultzatzen ditu zainketen ekonomian.

    👉 @MikelTorresEJGV lehendakariordeak ZainLab Hub programa aurkeztu du gaur goizean.

    https://t.co/yfCZNorNmE https://t.co/wElQVwNB2n

  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-03-17

    Comentario de X:
    ℹ️El Gobierno Vasco impulsa la profesionalización, la atracción de talento y la conexión entre oferta y demanda en la economía de los cuidados.

    👉El Vicelehendakari @MikelTorresEJGV ha presentado esta mañana el programa #ZainLabHub.

    https://t.co/3nU7b9cDZ8 https://t.co/rf6ASQEMhy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak