
Imanol Rego, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Irizar Taldeko egungo zuzendari nagusi Imanol Riego Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bosgarren presidentea izango da. Hala onetsi du gaur goizean Zuzendaritza Batzordeko kideen gehiengo osoak, ezohiko batzarrean bilduta. 2017tik Agentziako presidente izan den Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du Regok.
Gaur goizean den ezohiko batzarrean honako hauek bertaratu dira: Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregi eta Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburu Ignacio Pérez Iglesias; Innobasqueko hiru presidente ohiak, Pedro Luis Uriarte, Guillermo Ulacia eta Alberto García Erauzkin; eta Euskadiko berrikuntzako eta esparru sozioekonomikoko eremu estrategikoetako hainbat arduradun.
Jauregi eta Pérez Iglesias sailburuek ongietorria eman diote presidente berriari, euren babesa adieraziz. Eskerrak ere eman dizkiote Salaverriari, bere agintaldian egindako lan ona aintzatetsiz.