Berriak Kultura
Eu

Kultura Sailak Dokuklik-en Euskadiko artxibo publiko eta pribatuen sarea bildu du; guztira sei milioi agiri dira, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak

2012.eko apirilak 17

Ekimena Europan aitzindaria da eta laster musikako eta ikus-entzunezko artxiboetara zabalduko da

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gaur Dokuklik aurkeztu du, hodei digitalean dagoen agiri historikoen bilatzailea da eta Euskadiko artxibo publiko eta pribatuen sarea bertan sartu da.  Web guneak sei milioi agiri-erreferentzia ditu (XIII. mendetik, XX. mende bitartekoak) eta horiekin lotuta bi milioi eta erdi irudi digital daude; ekainean hiru milioi irudi izango dira.  Gainera, musika-artxiboena abian dago eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.

Ekimena egin ahal izan da 150 erakunde publiko, fundazio, familia eta partikularrei esker, 500 bat agiri eman baitituzte "uste izan dutelako kultura-ondarea osatzen duen dokumentazio guztia biltzea guztion lana dela eta herritar guztien esku jarri beharra dagoela". Horrelaxe azaldu du Kultura sailburuordeak, Antonioi Rivera jaunak.  Atari bakar baten bidez euren artxiboak eskuratzeko eta ikusteko aukera ematearen truke, lagundu duten pertsona eta antolakunde guztiek euren agiri-ondarearen kopia digitala eskuratu dute.

Funtsen artean, atarian Artxibo Zerbitzuaren egoitzan (Irargi) Kultura Sailak gorde dituen agiri historiko guztiak daude; hori Dokuklik-eko irudi digitalaren % 30 inguru da.

Kultura Sailak 2007tik 2011ra 1.200.000 euro eman ditu proiektu honetarako; horri esker, Euskadik artxiboen sarea bildu duen web gunea du; halakorik duen Europako herrialde bakarra da; erakundeek, familiek eta partikularrek euren artxiboak laga dituzte atari horren bidez jendeak kontsulta ditzan.

"Erdi Aroko agirien ale bikainak ikusi ditugu, Euskadiko herri askotatik etorritakoak, baina gure lurraldeko edozein lekutako zenbait gizon eta emakumeren agirien irudiak ere antolatu ditugu; agiri horietako askok eskuz idatzita daude eta edukiek garrantzi txikia zutela ematen bazuen ere, bizitza handikoak dira lehen mailako berriak dira", azaldu du Riverak.

Irargi proiektuaren arkitektura teknikoaz arduratu da. Irargik 1998. urtetik 115.000 agiri-erreferentzia dituen web gunea du; Espainia mailan aitzindaria izan zen artxiboen politika publikoen arloan.  Aurretiazko esperientzia hau ezinbestekoa izan da Dokuklik-en hobekuntza garrantzitsuak egiteko:

1. Kontsultatu moduko erreferentzien kopurua askoz ere handiagoa da eta azaldutako funtsekin lotutako agirien irudi digitalak sartu dira.

2. Zerbitzuen, funtsen, etab.en azalpenen inguruko informazioak eguneratu ditu.

3. Artxiboen Sistema Nazionalaren ataria sartu du, profesionalentzako eta Gobernuko artxibo politikoetan interesa dutenenentzako informazioak jasoz. Ataria Euskadiko artxibo zerbitzuekin lankidetzan garatzea espero da.

Baliabideen elkarrekiko erabilera sustatuko du, datuen titulartasuna errespetatuz; titular bakoitzak datu horiek eman eta sartu ditu:  erabiltzaileak beti jakingo du zein artxibo bisitatzen duen.

Eusko Jaurlaritzak plataforma eskainiko du eta helburua informazioak ondoko lerro estrategi bi hauen arabera zabaltzea da:

a. Atari espezializatuak sartzea: musika-artxiboena abian dago eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.

b. Zenbait formula praktiko eta eraginkor biltzea nahi duten titularrek atariaren bidez banatzen dituzten datuen kudeaketan modu aktiboan esku har dezaten.

6. Foro bat dauka erabiltzaileen iritziak eta iradokizunak ezagutzeko.

Badator

Irargik eremu honetan duen esperientzia, Badator bilatzailearen jardueraren bidez bermatuta dago. 1998. urtean abian jarri zenetik, arrakasta handiko apustu bitxi eta aitzindaria izan da.  2011. urtean 100.000 erabiltzaile inguru izan ditu -aurreko urtean baino gehiago-, talde egonkor eta fidela osatzen dute. Baina taldea garatzen doa, % 38 erabiltzaile berriak dira eta % 62 ohiko erabiltzaile dira; batez beste 15 minutuz ikertzen dute; 99 herritatik sartzen dira -batez ere Espainia eta Iberoamerikatik- eta genealogía interesa da nagusi (% 60).

13 iruzkin
  • @RuizCagigal
    2014.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/1ib6AWUA #eArchivo

  • @CoiaEscoda
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @AAC_GD: "@OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/2SFokW0B #eArchivo"

  • @AAC_GD
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    "@OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/2SFokW0B #eArchivo"

  • @boinax
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/1ib6AWUA #eArchivo

  • @vicuina
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/1ib6AWUA #eArchivo

  • @ANEIORG
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @obsae: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/rGBxhf0I #eArchivo

  • @preparatic
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/e9waUyVm #eArchivo

  • @Soluntia
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @OBSAE: #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/1ib6AWUA #eArchivo

  • @OBSAE
    2012.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/1ib6AWUA #eArchivo

  • @gongaru
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: Nace #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/cN9S8lFZ

  • @PIPEJGV
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    Nace #Dokuklik la red de archivos públicos y privados del Pais Vasco, con 6 millones de documentos http://t.co/pURDkTXF

  • @gipuzkoangazte
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    #Cultura reúne en #Dokuklik la red de #archivos públicos y privados del País Vasco http://t.co/WwFdZtkg #gazteinfo #redsij

  • @irati_redondo
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    Dokuklik en marcha: El buscador cuenta con 6 millones de documentos del País Vasco de los siglos XIII al XX.
    http://t.co/k7biqQyU
    @Irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)