Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak martxoaren 30ean erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egingo dizkioten galderei, #HurtadoTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izango dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Javier Hurtadok erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso dueten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.
Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.
Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #HurtadoTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:
- Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2023ko otsailaren 28tik martxoaren 13ra.
- Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz,2023ko martxoaren 14tik 22ra.
- Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2023ko martxoaren 25etik 30era.
- Topaketa: #HurtadoTopaketa ekimenean, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak erantzungo die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2023ko martxoaren 30ean.
Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira 2023ko apirilaren 5ean, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
Parte hartzeko oinarriak
Topaketari buruz eta ekimenean parte hartzeko moduari buruz gehiago jakiteko, parte hartzeko oinarriak kontsulta ditzakezu
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #HurtadoTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2023ko otsailaren 28tik martxoaren 13ra bitartean egin ziren.
-
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiak
- Argazkiakrik ez dago
- Bideoakrik ez dago