Topaketak Lehendakaritza
Berriak Lehendakaritza

#UrkulluTopaketa ekimenean herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak aukeratu dira

2021-10-22

Iñigo Urkullu Lehendakariak urriaren 25ean erantzungo die herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei, #UrkulluTopaketa ekimenaren barruan. Gai desberdinen inguruko galderak egin dira, esate baterako, egoera ekonomikoa Euskadin, zerbitzu publikoak, autogobernua eta Covid-19aren kudeaketa, besteak beste. Lehendakariak herritarrek gehien bozkatutako 20 galderak erantzungo ditu eta Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko bozka nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira baita Irekiaren sare sozialetan zabaldu ere.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 5 egun

    Quiero felicitar al equipo de Irekia al completo. Acercar las inquietudes de los ciudadanos Vascos al gobierno de manera transparente es importante para ambas partes. Y por eso me parece importante valorarlo. Quizá un poco más de publicidad a éste tipo de iniciativas estaría muy bien, ya que es una muy buena herramienta. Gracias!

Ekitaldiko kargudunak