Zuzendaritza honetan, Lege Aurreproiektuak eta izaera orokorreko xedapenak zuzentzen, bultzatzen eta koordinatzen jarduten dugu, Osasun Sailari eragiten dioten gai guztiekin loturik. Halaber, azterlanak zein txosten juridikoak egiteaz ere arduratzen gara.
Gure esku dago ekonomia eta aurrekontuko kudeaketa, bai eta langileen kudeaketa ere; halaber, honako gai hauen inguruko proposamenak ere egiten ditugu: trebakuntza, teknologia berriak ezartzea, laneko osasun eta segurtasunaren arloko jarduerak zein datuak babesteko eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuneko gaien koordinazioa.