Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren ardura hari esleitutako eskumenak betearazteko aholkularitza eta laguntza ematea; gauzatzeko dauden transferentziak bideratzeko negoziazioen jarraipena egitea; eta Jaurlaritzaren legegintza-programarekin lotutako administrazio-lanak egitea da.
Horrez gainera, interesgarriak izan daitezkeen azterlanak egiten ditu, Berdintasun Unitatearen jarduna zuzentzen du, Saileko sailburuordetzen arteko koordinazio egokiaz arduratzen da, plan estrategikoak prestatzen laguntzen du eta herritarrei Zuzenean zerbitzuaren bidez Sailari buruzko informazioa emateko egitekoak koordinatzen ditu.
Zuzendaritza honen ardurak dira hauek ere: Sailak sustatutako biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzea; Ertzaintzaren musika-bandaren parte-hartzea planifikatzea eta zehaztea ekintza ofizialetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari laguntza ematea; eta Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea.