Euskadiko Teknologia eta Berrikuntzako estrategiaren plangintzak I+G+b euskal industriaren beharrizanetara hurbiltzeko gogor lan egitera garamatza. Helburu horrek gure enpresak lehiakorrago bihurtuko ditu, eta sektorearekin batera beharrezko pausoak ematen ari gara Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea optimizatzeko eta egiten diren inbertsioak bideratzeko, emaitzak ebaluatzen eta abalatzen dituzten europar parametrotan neur daitezkeen jarraipen-txostenak eskatuz.
Europar Batasunak oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileei laguntzeko eta haiek finantzatzeko ezarritako neurriak betearazten ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-politikei lotutako ekintzak sustatuz, teknologia-erakundeen eta enpresen arteko teknologia-transferentzia susta dezaten.