Sektore publikoaren kargudunak Hezkuntza

Polentzi Urkijo Sagredo

Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria 2017-04-22-tik
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Baliabide Materialen eta Azpiegituren zuzendaria (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura) 2013-04-25-tik 2017-04-21-ra

Baliabide Materialen eta Azpiegituren Zuzendaritzak Hezkuntza-sistema egoki garatzeko, azpiegituretako dotazioak kudeatzen ditu, Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta Sailaren gainontzeko bulegoetako, higiezinak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez, prozeduren instrukzioa eta ikuskapena gauzatzen ditu, obra-proiektuak ikuskatzeko zerbitzu espezifiko bezala jarduten du. Obrak ikuskatzen ditu, ikuskapen teknikoak egiten ditu, kalitate-kontrola eta ziurtapenen segimendua ematen du; eta, halaber, itundurako prestazioa egoki gauzatzeko beharrezko jarraibideak eman eta erabakiak hartzen ditu.
Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazioak kudeatzen ditu.
Sistema eta baliabide informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezartzeko funtzioak –Sailari dagozkionak – baliatzen ditu, hezkuntza-sistema informazio-gizartearen premietara behar bezala egokitzeko.
Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ogasun eta Finantza Saileko zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak zentralizatzen ditu, Euskal Ondareari buruzko Legeari jarraikiz.
Era berean, sail horrekin elkarlanean, Sailarenak diren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzen dio.
g) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako erakin eta instalazioetako obrak ikertu, proposatu eta kudeatzen ditu.

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Polentzi Urkijo Sagredo 2019.eko irailak 15

Ez dago ekitaldirik