
Maria Ubarretxena sailburuak TEKGUNEA jardunaldia irekiko du
2024.eko abenduak 04, 09:30 2024.eko abenduak 04, 13:15 Maria Ubarretxena sailburuak TEKGUNEA jardunaldia irekiko duGobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak TEKGUNEA jardunaldiari hasiera emango dio. Eta orain zer? Nola erabili teknologia emergenteak izapideak arindu eta errazteko lelopean, EUNEIZ Unibertsitateko Ondare eraikinean izango da, eta sei mikroponentzia eta mahai-inguru bat izango ditu.
TEKGUNEA Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak antolatutako ekitaldi bat da, eta euskal administrazioetako teknikariak eta arduradunak biltzea du helburu, beharrak, ikuspegiak, esperientziak eta jada martxan dauden zerbitzuak partekatzea, bai eta sinergiak identifikatzea ere, ondoren administrazio publikoek baliatu ahal izango dituzten proiektuak garatzeko.
PROGRAMA
09:10 Harrera
9:30 Maria Ubarretxena Cid, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua.
09:40 2023ko edizioaren errepasoa. Konpromisoak eta emaitzak
- “Zibersegurtasuna eta ongizate digitala", Ane Miren Ibáñez (Bilboko Udala)
- “Avantius prozeduren espediente judizialean (Justizia)", Ana López (Eusko Jaurlaritza)
- "TEKgunea Txiki. Esperientzia: geoEuskadi", Juan Carlos Barroso (Eusko Jaurlaritza) eta Oier Pérez (Eusko Jaurlaritza)
10:15 Mikroponentziak:
- “Chatbot Teams-en AA Generatiboarekin", Rubén Gil (CCASA)
- “Herritar adimentsu/aurreratuentzako arreta", Sara Egiluz (Zuzenean Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza) eta Mónica Lamas (EJIE)
- “Mendekotasuna Baloratzeko AA laguntzailea", Eduardo Carrasco (IZFE)
- “AAn oinarritutako eraldaketa digitala", Ainara Etxeandia (Lantik)
11:30 Etenaldi interaktiboa
- Solasaldia eta networkinga sustatzeko gai-arloak: AA + Datuen gobernua + Elkarreragingarritasuna
12:00 Mikroponentziak:
- "Irakurketa erraza AAren eskutik", Manu Narváez (Donostiako Udala)
- “Sinplifikazio administratiboa: hurrengo urratsak", Noemí Aldama (Eusko Jaurlaritza) eta Maritxu Rodríguez (EJIE)
12:35 Mahai-ingurua: "Herritarren arreta teknologia disruptiboen aroan. Arreta-eredu aurreratuak"
Moderatzailea: Sabino San Vicente (Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza)
- Iker Miranda (Zerbitzu Orokorren zuzendaria. Arabako Foru Aldundia)
- Xabier Iridoy (Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia)
- Javier Bikandi (Koordinaziorako eta Estrategia Digitalerako zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia)
13:25 Itxiera: Agustín Zubillaga (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordea. Eusko Jaurlaritza)
-
2024-12-03
Comentario de X:
🛜 Mañana celebramos la cuarta edición de 𝗧𝗘𝗞𝗴𝘂𝗻𝗲𝗮, el punto de encuentro de agentes, perfiles técnicos y responsables institucionales del entorno tecnológico.👥 Más de 200 personas ya se han inscrito.
Puedes seguir el evento en directo aquí ➡️ https://t.co/gzVu2D1eyM
-
2024-12-03
Comentario de X:
🛜 Bihar 𝗧𝗘𝗞𝗴𝘂𝗻𝗲𝗮𝗿𝗲𝗻 laugarren edizioa egingo dugu, sektore teknologikoko eragile, profil tekniko eta arduradun instituzionalen topagunea.👥 200 pertsonak baino gehiagok eman dute izena.
Jarraitu ekitaldia streaming bidez ➡️ https://t.co/vVsNLs6Fg3