
Lehendakariaren bidaia EBra: Harrera Belgikako euskal komunitateari
2024.eko azaroak 19, 19:00 2024.eko azaroak 19, 19:30 Lehendakariaren bidaia EBra: Harrera Belgikako euskal komunitateariHedabide guztientzat. Lehendakariak hitzaldia emango du.
BIDAIARI BURUZKO INFORMAZIOA:
Pradales Lehendakaria Europar Batasuneko erakundeetako lehenengo bisita ofizial egingo du, Europako industria berpizteko eta lurraldea kohesionatzeko Euskadi eragile garrantzitsu gisa kokatzeko.
Bai Europako industria berpizten laguntzeko, bai Makroeskualdea sortzeko, Euskadik zeresan handia duela defendatuko du Imanol Pradalesek Bruselan eta Luxenburgon; horretaz gain, euskara EBean ofiziala izateko prozesuaren jarraipena egin eta prozesu hori bultzatzen jarraituko du.
Lehendakariarekin batera, Ander Caballero Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusia, Ion Muñoa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusia, Marta Marin Europar Batasuneko Euskadiren Ordezkaria, eta Mikel Antón Europar Batasunerako Zuzendaria ere han izango dira.


