
Lehendakariaren bidaia EBra: Bilera, Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Presidentearekin.
2024.eko azaroak 19, 15:30 2024.eko azaroak 19, 16:00 Lehendakariaren bidaia EBra: Bilera, Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Presidentearekin.Pradales Lehendakaria Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Presidentearekin batzartuko da.
Komunikabiderik gabe. IREKIAk batzarraren irudiak publikatuko ditu.
*Bileraren ondoren, Lehendakariak adierazpenak egingo ditu eraikinaren kanpoaldean
BIDAIARI BURUZKO INFORMAZIOA:
Pradales Lehendakaria Europar Batasuneko erakundeetako lehenengo bisita ofizial egingo du, Europako industria berpizteko eta lurraldea kohesionatzeko Euskadi eragile garrantzitsu gisa kokatzeko.
Bai Europako industria berpizten laguntzeko, bai Makroeskualdea sortzeko, Euskadik zeresan handia duela defendatuko du Imanol Pradalesek Bruselan eta Luxenburgon; horretaz gain, euskara EBean ofiziala izateko prozesuaren jarraipena egin eta prozesu hori bultzatzen jarraituko du.
Lehendakariarekin batera, Ander Caballero Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusia, Ion Muñoa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusia, Marta Marin Europar Batasuneko Euskadiren Ordezkaria, eta Mikel Antón Europar Batasunerako Zuzendaria ere han izango dira.


