Nerea Melgosa sailburua Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko Gazte Foroaren hirugarren edizioaren inaugurazioan izango da
2024.eko urriak 11, 17:00 2024.eko urriak 11, 18:00 Nerea Melgosa sailburua Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko Gazte Foroaren hirugarren edizioaren inaugurazioan izango daInaugurazio-jardunaldian politika-, gizarte- eta ikasketa-arloko pertsona ezagunak bilduko dira, Saharako Gazteriaren arloan adituak, eta "Saharako Gazteen Egoerari buruzko Diagnostikoa" aurkeztuko da, bai eta Saharako gazteek berek aurre egin beharreko erronkak azalduko dituzte panel baten bitartez
IYFSWS foroa 11., 12. eta 13. egunetan egingo da, eta ostiraleko irekiera eta igandeko itxiera saioak jendearentzat irekiak izango dira. Hausnarketarako, elkarrizketarako eta Saharako kausarekiko nazioarteko konpromisoa indartzeko gune gisa planteatzen da. «Gazteak Mendebaldeko Sahara askerantz zubiak eraikitzen» lelopean, ekitaldiak nazionalitate ugaritako ordezkari gazteak bilduko ditu, aurreko bi edizioetako babesa eta arrakasta berretsiz. Informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.iyfsws.org/eu/hirugarren-edizioa/